Altzairuzko piezetan jarritako 400.000 errematxeek, eta 51 metroko altuera zuten 4 dorreek –itsasadarraren alde bakoitzean bi– haize-kolpeei egin zieten aurre, metalezko 8 kableren laguntzarekin. Estuarioaren gainean, bi herri guneak lotuz, 45 metroko altueran egindako oholtza, 160 metroko luzerakoa, gizakiak eta bere teknologiak naturaren aurkako borrokan eta faraoi-obra hori eraikitzeko zailtasunaren aurrean lortutako arrakastaren ikurra zen.
Bizkaia Zubiaren inaugurazio ofiziala 1893ko uztailaren 28an egin zen, obrak hasi eta hiru urte pasatxora.
Garraiorako ontzitxoak jendea batetik bestera eramaten jardun zuen egun osoan, obra bedeinkatze aldera ontzitxoan bertan egindako mezaren ondoren. Monumentu berriaz gozatu zuten, urteekin Bilboko itsasadarraren bokaleko paisaia naturalaren zati bat bilakatuko zela jakin gabe. Ontzitxoa eta 1999an, azken birmoldaketan zehar, egindako aldaketa txiki batzuk kenduta, XX. mende osoan berdin iraun duen egitura bat da. Planeta osoko lehen zubi eseki transbordadorea zen.
Areetako hotel batean izandako oturuntza batekin hasi zen inaugurazioa.
Gobernu- eta erlijio-agintari guztiak gonbidatu zituzten. Otordua amaituta, meza bat egin zen ontzitxoan, eta haren ondoren, apaizak, Algortako San Nikolas Barikoaren parrokoak, Zubia bedeinkatu zuen.
Ekitaldi horiek amaituta, eraikuntzaren aurrean pilatutako ikusleek kontrolak hautsi eta ontzitxoan sartu ziren. Ontzitxoa lanean eduki behar izan zen gau erdira arte, bisitari sutsuen sartzeko grina zela eta.
1893ko abuztuaren 5ean, probintziara egindako bisitaldi ofizial baten barruan, Isabel Borboikoak Portugaletera joan zen, obra berria ezagutzera. Hain harrituta geratu zen, non sei bidaia baino gehiago egin zituen ontzitxoan. Bisitaren amaieran, Alberto Palaciori argazki bat eman zion, eskaintza eta guzti, gertakari haren oroigarri.
Bizkaia Zubia, zalantzarik gabe, nazioartean sona handiena izan zuen obra da, gizon errepika ezin batek, diseinatzaile Alberto de Palacio y Elissaguek, egindako obra guztietatik. Munduan ezaugarri horiekin egin zen lehenengoa izan zen.
Scientific American aldizkariak
1869an (24 urte lehenago) zubi esekiaren ferry proiektua argitaratu zuen, J.V. Morse New York eta Brooklyn lotzeko lanean ari da, eta 1914an argitaratutako Engineering Wonders of the World liburuaren lehen liburukian 1873ko (20 urte lehenago) beste proiektu bat agertzen da, Charles Smith ingeniariarena, Middlesbrough eta Port Clarence lotzeko. . Hala ere, proiektu horietako bat ere ez zen Bizkaiko Zubiaren aurretik gauzatu.
Nazioartean izen handia duten burdinazko beste monumentu garaikide batzuekiko –Eiffel Dorrea, kasu– eraikuntza-antzekotasuna eta bi diseinatzaileen (Eiffel eta Palacio) arteko adiskidetasuna ere, lagungarri gertatu ziren Bizkaia Zubia nazioartean famatzeko. Izan ere, monumentu-handitasun gutxiagoko obra zen, baina erabilgarritasun praktiko handiagokoa.
Errege Alfontso XIII.a, Giralda izeneko bere yatean, bisita bat egin zuen Bizkaia Zubira, Bilboko portura, bertan egiten ari ziren obren zirela eta, egindako behaketa-aldi batean. Bisitarako izar handi bat eskegi nahi izan zen Bizkaia Zubiaren zeharragan, baina tamalez itsasadarreko uretara erori zen bere apaindura-eginkizuna betetzera iritsi gabe.