Zubi Transbordadoreen 

Nazioarteko 1. Poesia Jaialdia

“Argiz betetako 8 zubi – Poesiaz betetako 8 zubi”

Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena dela eta, Zubi Transbordadoreen Nazioarteko 1. Poesia Jaialdia antolatu da, MALALETRA argitaletxearekin lankidetzan. Oroitzapena egiteko, antologia bat argitaratu nahi dugu, Bizkaiko Zubiari, aurretik argitaratu ez diren poemekin, Bilboko Itsasadarrari buruz edota Alberto de Palacio zubiaren eraikitzaileari buruz. Horiek bertso librean nahiz edozein formula poetikotan idatz daitezke, gehienez ere hiru poema. Zure lankidetza izatea espero dugu “Poesiaz betetako zubi bat” antologia honetan.
Jaialdian (ez da lehiaketa)
parte hartu nahi duen orok honela helaraz ditzake bere poemak:
  • Bidali zure poema 130. urteurrena – Poesia Jaialdia atalera, Bizkaia Zubiaren webgunean: puente-colgante.com
  • Bidali mezu bat helbide honetara: malaletrabilbao@gmail.com
  • Igo zure poema Instagram bidez #puentesdepoesia etiketarekin

Hautatutako poema guztiak Bizkaia Zubiak argitaratuko duen

liburuan jasoko dira.

Poema bidaltzeko epea:
Martxoaren 21etik ekainaren 24ra, biak barne.
Zure lankidetza izatea espero dugu “Poesiaz betetako zubi bat” antologia honetan.
Zure poema behar dugu!
Zain izango gaituzu. Mila esker.

Sustatuta:

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.