Alderdi teknikoak eta berrikuntza

61 metroko altuera duten burdinazko lau dorrek osatzen dute Bizkaia Zubiaren oinarrizko egitura. Bilboko itsasadarraren bi ertzetan pareka eraikita daude dorre horiek eta zubiaren zutabeak eratzen dituzte. 160 metro luze den zeharraga batek lotzen ditu dorreak, eta itsasgoraren mailaren gainetik 45 metroko altueran dago.

Lantegian xaflatutako burdinazko piezaz muntatuta

 dago osoki egitura, eta gori-gori jarrita zeuden errematxeen bidez lotuta daude piezak, zubia eraiki zen garaian soldatze-teknikak oraindik gutxi garatuta baitzeuden.Egitura finkatzeko, Bizkaia Zubiak altzairuzko zortzi sostengu-kable erabiltzen ditu (lau alde bakoitzean). Zubiaren bi muturretan (Portugaleten eta Getxon) kokatutako zimendatze-blokeetan ainguratuta daude kableak, dorreetatik 110 metro ingurura. Horrez gainera, egiturako dorreak zeharragarekiko perpendikularrean txarrantxatuak daude itsasertzarekiko paraleloan dauden kaietan ainguratutako altzairuzko kableen bidez, 60 metro inguruko distantziara.

Goiko zeharraga horizontalak, ontzitxoa esekita duenak, dorreen artean “grabitatzen” du,

 pendulu izeneko 70 metroko altzairuzko kableen bidez. Egiatan, egitura ez dago dorreei edo zutabeei soldatuta edo errematxatuta, baizik eta pendulu horiek soilik eusten diote. Penduluek pisuaren zati handi bat jasaten dute. Horrez gainera, zubiaren egitura mentsuletan ere bermatuta dago. Mentsulak dorreei atxikitako kapitel batzuen modukoak dira, eta taularen pisuari modu orekatuan eusten laguntzen diote. Hortik datorkio esekia izenordea, zeharraga egiatan dorreetatik zintzilik baitago, nahiz eta askok ontzitxoa esekita egotearekin lotu.

Ibilgailuak eta bidaiariak ontzitxoaren bidez garraiatzen dira

 Ontzitxoa 36 gurpildun eta 25 metroko luzera duen gurdi batetik zintzilikatuta dago, eta zeharraga horizontaleko gurdibidean barrena mugitzen da. Egungo gurdia 1999. urtekoa da eta hamabi motor elektriko ditu (Jatorrian kable eta txirrika bidezko trakzio-sistema bat erabiltzen zen. Kable eta txirrika horiek Bizkaia Zubiko dorretako batean zegoen lurrun-galdara bati esker abiarazten ziren). Egungo ontzitxoa 1998. urtekoa da, eta Zubiaren historiako bosgarrena da. Kontrol-postua Portugaleteko dorreetako baten beheko solairuan dago, hobeto ikusteko.

Ontziz aldatzeko maiztasuna zortzi minutukoa da.

Itsasertzeko bi ertzen arteko bidaiak minutu bat eta erdi irauten du gaur egun.

Ontzitxoak 6 ibilgailu (turismo motakoak) eta 200 bidaiari (100 areto bakoitzean) sartzeko edukiera du, eta 6 motozikleta edo bizikleta sartzeko tokia ere geratzen da.

Bisita turistikoak egiteko asmoz, bi igogailu panoramiko prestatu dira pasabideetara igotzeko. Igogailu bakoitza Zubiaren alde banatan dago, eta terrazen bidez sartzen da haietara.

Bizkaia Zubia munduan eraiki zen lehen transbordadorea izan zen. Hala ere, bere originaltasun teknologikoa ez datza soilik garapenean eta ontzi-aldaketako mekanismo bat (ontzitxoa, gurdia eta gurdibidea) abian jartzean, baizik eta baita bere burdinazko egitura ikusgarrian eta egitura hori finkatzeko altzairuzko kableak erabiltzean.

BERRIKUNTZA BIZKAIA ZUBIAN

1995. urtean kontzesioaren kargu egin zen sozietateak argi eta garbi izan zuen hasieratik beharrezkoa zela kontzesioaren ustiapenean aldaketa esanguratsuak egitea, benetan zerbitzua ematen jarraitu ahal izan zezan eta monumentua kontserbatzen jarraitu ahal izateko.

Hasiera batean, berrikuntza teknologia hobetzera bideratu zen:

Aurretik zegoen ontzitxoa kendu eta beste bat jarri zen, teknikoki aurreratuagoa zegoena.
Ontziratzeko areto berritzaileak eraiki ziren, sistema automatikoak zituztenak.
Ordainketa-sistemak bateratu ziren, langileak egoten ziren leihatilak kenduz eta auto-ordainketako sistemak ezarriz.
Instalazio osoa automatizatu zen, kontrol-aretoaren bidez.

Merkatura bideratuta, negozio-ildo berriak irekiz eta turismo-alderdiak sustatuz:

Ontziratze-aretoen goiko aldean terraza panoramikoak instalatu ziren.
Oroigarrien dendak eta komenientziako dendak ireki ziren.Igogailu panoramikoak jarri ziren dorreen zutabeetan, oinezkoentzako pasabidera sartu ahal izateko.
Jarduera osagarriak garatu ziren, hirugarrengoek publizitate-xedeekin eta xede-teknikoekin espazioak merkataritzarako erabiliz.

BIZKAIA ZUBIAREN

eraikuntzaren eta ondoko aldaketen kronologia

1887

Alberto Palacioren eta Ferdinand Arnodinen ezkutuko hizketaldietan, ibilgailu mugikorra zuen bokale handietara egokitutako zubi eseki handi baten aurreproiektua egin zen.

1887

ko azaroaren 5a.
Alberto Palaciok Bilbon eta Ferdinand Arnodinek Parisen asmakizun-patentearen banakako eskaerak aurkeztu zituzten aldi berean.

1888

ko otsailaren 20a.
Bizkaia Zubiaren eraikuntza-proiektua aurkeztu zen.

1890

eko otsailaren 12a.
Portugaleteren eta Getxoren artean zubia eraikitzeko lizentzia eman zen, Sustapen Ministerioko Obra Publikoen Saileko ingeniarien uzkurtasun teknikoak gainditu ondoren.

1890

eko apirilaren 7a.
“Martín Alberto Palacio y Compañía” merkataritza-sozietatea eratu zen, Bizkaia Zubia eraikitzeko eta ustiatzeko.

1890
eko maiatzetik
1893
ko uztailera

Bizkaia Zubia eraiki zen. Alberto Palacio obra-zuzendaria izan zen, eta Ferdinand Arnodin eraikitzailea. A. Brull ingeniariaren laguntza teknikoa izan zuten.

Le Creusoten moldekatutako profilek osatzen dituzte zutabeak. Kable ordezkagarriak Firminy trefilategiko altzairu gozozkoak dira. Kable instalazioa Chateauneuf-sur-Loiren egin zen, Ferdinand Arnodinen lantegietan. Bizkaiko Labe Garaietako ijezkailuetako altzairu gozoz egindako habe batez, San Andresen gurutzeak dituenaz, dago osatuta taula, eta Zorrotza lantegietan, Bilbon, muntatu zuten. Habearen esekidura mistoa da, pendulu bertikalena eta abenka makurtuena. Orleanseko Herni Davidek ekoiztutako ur-punpadun bi zilindrotako lurrun-galdara bertikal batek hornitutako energiak mugituko ditu ontzitik tira egingo duten kableak. Sistema eragilea Getxoko aldeko bi dorreen artean zintzilikatutako etxola handi batean jartzea otu zitzaien bat-batean.

Kontuan izan behar da Alberto Palaciok hasieran pentsatu zuela mugimendua lortzeko aire konprimituaren bidez bere indarrez mugitzen zen gurdi bat jarri behar zuela (Mekarsky sistema).

1894

Konpainia kezkatuta ageri zen, garaieran zegoen lurrun-galdararen eta galdarak funtzionatzeko zortasunen zailtasunengatik.

1901

Motor elektriko bat instalatu zen galdararen ordez, galdara zegoen leku berean. Lehenago hornidura elektrikoa ez izateagatik jarri ezin izan zen igogailua instalatu zen 2. dorrean. Eskailera 1. dorrean jarri zen.

1937

ko ekainaren 16a. Ingeniari Militarren kidegoko kideek Bizkaia Zubiko kable parabolikoetako sehaskaren leherketa kontrolatua egin zuten Getxoko aldean, aldi baterako erabilezin uzteko, tropa etsaiek erabil ez zezaten, baina erabat suntsitu gabe.

1939
1941

Bizkaia Zubia berreraiki zen. Proiektua José Juan Aracil ingeniariarena izan zen, obra-zuzendaritza Luis Alberto Ribeden esku geratu zen, eta eraikuntza, berriz, Sociedad Ibérica de Montajes sozietatearen eskuetan. Kable parabolikoak, taula, esekidura-sistema, gurditxoa, ontzitxoa eta Getxoko aldeko ainguratze-blokea ordezkatu ziren. Jatorrizko diseinutik aldentzen diren bi aldaketa garrantzitsu egin dira soilik, eta habean eta esekitze-sisteman egindakoak izan dira.

Penduluen eta abenken bidezko esekitzea zubi esekien lehen belaunaldien garai enpiristaren ezaugarria zen. Zubi horietan, abenkek habedun zubietako jabaloien funtzio bera betetzen zuten. Baina bi elementuak aldi berean egoteak zehaztugabetasuna sortzen zuen, eta ezin zen bi esekitze-sistemen arteko kalkulua eta doikuntza egin. Zubia behin eta berriro hausteak eta mantentze-lanak egiteko zailtasunak eragin zuten esekitze-sistema ia osorik ordezkatzea, Brooklyneko zubia 1935. urtean berreraiki zenean bezala edo Roueneko zubi transbordadorean gertatu zen bezala.

Hala ere, Bizkaia Zubiko abenkak kentzeak zurruntasuna murrizten zuen eta, horren ondorioz, habearen inertzia handitzera derrigortzen zuen: jatorrizko proiektuan, habeak saiheska bi metro zituen, eta zubia berreraiki zenean, berriz, hiru metro. San Andresen gurutzeen antzinako metodoa ere aldatu egin zen, eta haren ordez Warren habe bat jarri zen, bigarren mailako esfortzu txikiagokoa izateko abantaila zuena.

Compañia Anónima Basconiak egin zituen habe berria, gurditxoa eta ontzitxoa; Sociedad Franco Española de Cables sozietateak, aldiz, kableak egin zituen; penduluak eta Getxoko aldeko dorreen tontorra Sociedad Ibérica de Montajesen lana izan zen; eta Getxoko aldeko ainguraketa-bloke berria Erdaidek eta Barrenecheak egin zuten.

Makina-etxe zaharra desmuntatu egin zen, eta berria, pixka bat txikiagoa zena, etxola handi batean jarri zen, Getxoko taularen muturraren gainean altuera handiagoa. Eguren konpainiak jarri zuen berriz motor elektrikoa, Bizkaia Zubian 1901. urtean erabiltzen hasia izan zena.

Hasiera batean, ontzitxoaren erdian zegoen zelatari-postu batetik gobernatu zen mugimendua.

1941

ko ekainaren 19a.
Bizkaia Zubiaren zaharberritzea inauguratu zen.

1945

Ontzitxoan zegoen gidatze-gela kendu zen. Getxoko aldean, taulan, zutabeen gainean, gela bat jarri zen, makina-etxolari atxikita, 2. dorrearen ondoan.

1964

ko apirilaren 14a.
Ontzitxoaren ordez irizpide eta teknika aeronautikoen arabera Puntalesen eraikitako unitate berri bat jarri zen. Itsasoaren korrosioa jasaten zuten materialez egin zen.

1991

ko martxoaren 15a.
Argiztapen-sistema bat instalatu zen gaueko ikuskizunetarako, 900 argi-puntu baino gehiago zituena.

1995

eko abendua.
Etorkizunean ustiatuko zuen enpresak Bizkaia Zubiaren egituren eta mekanismoen egoerari buruzko txosten orokor bat egin zuen.

1996

Obra geroraezinen programa bat egin zen, suntsitzeko arriskua zuten elementu osagarriak kentzeko, errefortzuak kentzeko eta presazko konponketak egiteko, eta konponketa orokor hauek egiteko beharrezko elementu osagarriak sortzeko:

  • Aldamio mugikor zaharra kentzea.
  • Konponketak gurdian.
  • Tentsioaren orekatzea ontzitxoaren kableetan.
  • Burdinurtuzko txirriken ordez polietilenozkoak jartzea.
  • Gurdiaren gurpilak polietilenozkoak jartzeko saiakuntza egitea.
  • Gurdibideetako habe ugari konpontzea.
  • Gurdi osagarri (aldamio) motordun bat eraikitzea.
  • Dorretako eskailerak berriz jartzea.
  • Lantegia berritzea, tornua eta beste makina batzuk erostea.
  • Lehen mailako eta bigarren mailako egitura konpontzea leku askotan.
  • Tentsioaren egoera murrizteko xedez azterlanak egitea.
  • Portugaleten ainguratze-blokea zaharberritzea.

1997

 Obra hauek egin ziren:

  • Bigarren aldamio gurpildun bat eraikitzea.
  • Kableak konpontzeko gurdi igokari bat eraikitzea.
  • Elementu mugatuengatiko egiturazko analisi bat kontratatzea.
  • Kableak sendotzeko sistema bat diseinatzea eta frogatzea.
  • Xafladun gurdibide berri mota bat diseinatzea.
  • Gurdibideetako 106 habe sendotzea.
  • Gurdibide jarraitu soldatu bat instalatzea.
  • 1.050 islatzaile eta 29.000 kilogramo kable eta paramentu elektriko kentzea.
  • Zubi osoa pintatzea.
  • 29 kokagunetan kableak sendotzea.
  • Torloju-multzoa aldatzea.

1998
1999

Se acometen las siguientes obras:

  • Departamentos en la planta baja.
  • Máquinas expendedoras de billetes.
  • Construcción de un andamio y auxiliares.
  • Vía carril.
  • Nueva barquilla.
  • Carro principal.
  • Nuevas salas de embarque.
  • Automatización de servicios.
  • Pasarela peatonal.
  • Ascensores panorámicos.
  • Instalaciones de seguridad.
  • Sistema de seguridad en tiendas.
  • Iluminación.
  • Expendoras y canceladoras.
  • Sustitución de escaleras en la torre.
  • Instalación de la línea de vida.

2000

Obra hauek egin ziren:

  • Goiko erpinetan kableak konpontzea.
  • Zati bat berriz pintatzea.
  • Egiturazko konponketa txikiak.
  • Bi kable sendotzea.
  • Taularen azpiko egitura zaharberritzea.

2001

Argiztapen arin berri bat instalatu zen.

2002

Kargak bermatzeko irizpideak zuzendu ziren, eta marruskaduraren aurkako gurpilen saiakuntzak egin ziren.

2003

Apurtuta zeuden kordoi batzuk konpondu ziren, eta Creditrans txartela erabiltzeko aukera ezarri zen.

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.