OHAR GARRANTZITSUA
125 Urteurrena

GURE ZUBIAREN
HISTORIOA
Bizkaia Zubia metalezko egitura gisa munduan eraiki zen lehen zubi transbordadorea izan zen. Ibaizabal ibaiko bokalean dago, Bilboko estuario nabigagarria XIX. mendean itsasora zabaltzen tokian.
Bizkaia Zubia bi berrikuntza teknologiko desberdinen batzearen emaitza ederra da: kableetatik esekitako zubien ingeniaritza modernoa, XIX. mendearen erdialdean garatua, eta baporezko makinen bidez zebiltzan ibilgailu mekaniko handien teknika.
BIZKAIA ZUBIA
HERENTZIA UNIBERSALA
Bizkaia Zubia Europako Industria Iraultzaren eta burdinazko arkitekturaren eraikuntza nabarmenetako bat da. Metalezko sareta eta altzairuzko kablez egindako egitura monumentalak XIX. mende amaierako ingeniaritzaren arrakasta handienetako bat irudikatzen du, baita ezagutzen diren garraiobideen arloan berrikuntza jenial bat ere.
Bizkaia Zubiak garaiko trenbide eta burdinazko arkitekturaren aurrerapen teknologiko berriak sintetizatu zituen, asmakizun originala, ederra eta harmoniatsua sortuz eta aldi berean bidaiarien garraioen premiak konpontzea ahalbidetuz, hain zuzen ere itsas nabigazioko arazo korapilatsuak eta orografia zaila dituen kokapen batera egokituz.

ARGAZKI BILDUMAK

Komprometitzen gara:
