Argazkiak: Mº Carmen Campos Barragan
Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena – DENAK gara benetako Munduko Ondarearen zaintzaileak.
Bisita Rocherfort zubira
Joan den apirilean Bizkaiko Zubiko ordezkari talde batek Rocheforteko Zubi Transbordadorea bisitatu zuen Frantzian. Helburua bi egitura bikien arteko harremana sendotzea da, bai eta zuzenean ezagutzea zubi horretan duela gutxi egindako zaharberritze lanak eta zubia kulturalki eta turistikoki ezagutzera emateko lanak ere. Zubi Transbordadoreak babesten jarraitu nahi da eta, aldi berean, Zubi Transbordadoreen Munduko Elkartearen helburuak indartu nahi dira. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu zubiko talde kudeatzaileari jasotako tratuagatik, eta bereziki, Stephanie Charpentier andreari. Laster, Zubi Transbordadoreen Munduko VII. Kongresuan berriz elkartzea espero dugu, uztailaren 28an, Getxon.
1.518 ontzi igaro dira Bizkaia Zubiaren azpitik azken hiruhilekoan.
An international Proyect: Tin Shed Theatre Co. (Theatre – Education – Community – Performance)
Lehen hartu-emana izan genuen Bizkaia Zubia bertatik ezagutzeko, bai eta bere historia eta espazioak ere. Horretarako, bertako artistekin harremanetan jarri nahi izan ginen, datorren irailean emanaldi sinple bat lantzen hasteko, betiere 2024ra begira, Europako hiru zubiak (Newport, Rochefort eta Bilbo) kulturaren eta historiaren bidez lotuko dituen nazioarteko proiektu bat sortzeko: ikuskizun bizi, erakargarri eta parte-hartzailea.
Joan den maiatzaren 26an Bizkaia Zubiko instalazioetan Georgina Harris izan zen. Zuzendaria da Tin Shed Theatre Co proiektuan, eta horren bidez, antzerkiaren bitartez, zubi transbordadoreen historia ezagutarazi nahi da. Horretarako artista profesionalekin eta antzerki zaleekin lanean aritzen dira. Hala egin dute duela gutxi Newport zubian (Gales) eta Rocheforteko zubian, Finding Houdini izeneko proiektuaz baliatuta.
Elementuak aldatzea
Igogailuen prebentziozko mantentze lanak direla eta, Shindler kontserbazio taldeak Portugaleteko igogailuko motorra desmuntatu behar izan zuen ekainean, hura saneatzeko, konpontzeko eta berriro lakatzeko, hamabost urtez gehiagoz funtziona dezan eta normaltasun osoz oinezkoentzako pasabideko bisita panoramikoak egiten jarraitu ahal izateko.
Museoen Nazioarteko Eguna eta Europako Arkeologia Jardunaldiak
Museoen Nazioarteko Egunean, Bizkaia Zubiak hitzaldi bat antolatu zuen joan den maiatzaren 18an Areetako Elkartegi eraikinean. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egin zen Bizkaia Zubira: “Bizkaia Zubia – Garapen jasangarriko eredua eta azpiegitura erresilientea”.
Pasa den ekainaren 17an, Europako Kontseiluaren ekimen diren Europako Arkeologia Jardunaldietan, Prebentziozko Arkeologia Ikerketen Institutu Nazionalak (INRAP) proposatuta, jardunaldi bat antolatu zen Bizkaia Zubian. Bertan, industria eta hizkuntza arkeologiaren inguruan aritu ginen, tradizionalaren kontrapuntu gisa, antzinako kokaguneen indusketan, gudu agertokietan eta zenbait jarduera eta eraikuntzatan oinarrituta, hala nola meatzaritzan, garraioetan eta gerran. Ez zen jende asko bertaratu. Hala ere, hurbileko topaketa izan zen, pertsonala eta aberasgarria. Gainera, gai asko jorratu genituen, ikuspegi zabal eta irekiarekin.
Ontzitxoak 27.413 bidaia egiten ditu: guztira, 4112 km dira, hau da, Mancora (Peru) eta La Serena (Txile) hirien arteko distantzia.
“De Monumento a Patrimonio Mundial” liburuaren aurkezpena
Bizkaia Zubiaren 130. urteurrenaren harira, pasa den ekainaren 29an, Portugaleteko terrazan “Puente Bizkaia – De Monumento a Patrimonio Mundial” liburua aurkeztu zen. Liburuak Zubiaren (Jauregia) historia kontatzen du, inoiz lehenago ikusi ez diren Imanol eta Naihara Arteagoitia argazkilarien argazkiekin.
Aurkezpen horretan, Cristina Novoa arkeologoak erakusketa grafiko bat egin zuen. Horren bidez, aldi horretako unerik garrantzitsuenak laburbildu zituen. Gainera, Pablo Zabala artistaren pintura muralak ere erakutsi ziren, Alberto de Palacio Elissague, Ferdinand Arnodin, Santos López Letona eta Bizkaia Zubiko langileen marrazkiekin, guztiak burdinaren azpiegitura handi horren egile izan ziren. Horien bidez irudikatu ahal izan zituzten borondatearen boterea, ingeniaritzaren balioa eta nekaezintasunaren eraginkortasuna.
Liburua argitaratzearen helburua zubiaren hirugarren aro honen xehetasunak islatzea zen, hau da, Eusko Jaurlaritzak Monumentu izendapena eman zionetik UNESCOk Munduko Ondarearen zerrenda preziatuan sartu zuen arte. Gainera, 1995eko abenduan, emakidaz arduratu ziren Bizkaiko enpresei lotutako hiru gizonentzako omenaldia ere izatea nahi da. Gizon horiek ez zekiten ezer zubi transbordadoreen inguruan baina Zubiko langileen, erakundeen, Rafael Sarriaren kudeaketa egokiaren eta Javier Goitiaren zuzendaritza teknikoaren laguntzarekin eta, jakina, orduko BBKren finantza laguntza estrategikoari esker, emaitza ona lortu zuten.
Aste Santuan zehar pasabide panoramikoa 5.916 pertsonak bisitatu dute. % 33,04 atzerritarrak izan dira, gehien bat, alemaniarrak eta frantsesak.ancia.
Lanean tenperatura altuen kontra
Bizkaia Zubiak arazo handi bat du eta urtero larriagoa da, berotze globala eta kanpoaldeko elektronikaren sentsibilitatea direla eta. Horrek, batez ere, igogailuei eragiten die, eta noizbehinka ontziaren potentzia automatismo eta komunikazioengan eragina du ere. Arazo horiek ahalegin handiz jorratu ditugu, ontzitxoa igo eta nibelatu dugu, udako tenperatura altuek eta gehiegizko kargak zerbitzua oztopatu ez dezaten.
2023ko Europa Nostra sariak – Debako Zubia
Bizkaia Zubiak Gipuzkoako Foru Aldundia zoriondu nahi du 2023ko Europa saria eskuratu duelako, Gipuzkoako Deba ibaiaren gaineko harrizko zubia kontserbatu eta erabilera berrietara egokitu izanagatik. XIX. mendeko harrizko zubi hori bikain eraberritu dute eta ingeniaritza zibilaren adibide aparta da. Atzean utzitako material eta teknikei buruzko ikerketa historiko zabala behar izan da eta diziplinarteko lankidetza teknikoa ere onuragarria izan da. Zorionak!!
Nazioarteko 1. Poesia Jaialdia, 8 Argi Zubi, 8 Poesia Zubi
Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena dela eta, Nazioarteko 1. Poesia Jaialdia antolatu da MALALeTRA eta Argentinako Nicolas Avellaneda zubiaren lankidetzarekin. Horretarako, poemak jasotzeko epea luzatu da uztailaren 16ra arte. Antologia bat argitaratu nahi dugu, aurretik argitaratu ez diren poemekin, Zubi Transbordadoreei, Bilboko Itsasadarrari edota Alberto de Palacio Elissague jaunari buruz (eraikitzailea).
Poemak bertso librean nahiz edozein formula poetikotan gehienez ere hiru poema. Orain arte 80 poema jaso ditugu. Hona hemen:
Hiruhileko honetan ez du euri askorik egin. Euria oso urria izan da: 35 egunetan 120 l/m2.
130. urteurrenerako prestatzen
Ontzitxoa 130. urteurrenerako apainduko da 400 banderatxoz osatutako lau kordadarekin, Athletic eta Abrako Itsas Klubaren sorreraren 125. urteurrena ospatzeko. Gizateriaren ondarearen bandera pasabidearen erdian eta lau dorreen gainean dago.
130. urteurreneko jardueren egitaraua
Bizkaia alderdi askotan izan da aitzindaria. Euskaldun askok ezagutzen ez duten gauza horietako bat da, esaterako, duela mende bat eta laurden, Alberto de Palacio buru zuen bizkaitar talde batek berrikuntza erradikal bat asmatu, diseinatu, eraiki, martxan jarri eta gero munduan zehar zabaldu zuela. Denborak ia ahaztarazi digun asmakuntza hori Zubi Transbordadorea da eta bere kasta edo leinua direla eta, lehena da gure Bizkaia Zubia. Horregatik, egitarau zabala prestatu dugu Bizkaia Zubiaren 130 urteko bizitza ospatzeko. Hona hemen jarduerak:
Uztailaren 28an, Zubi Transbordadoreen Munduko VII. Kongresua antolatuko dugu. Bertan, zazpi zubiei dei egingo zaie Industria Ondare Arkeologikoa babesteko, ideiak eta jarduerak trukatzeko eta Munduko Zubi Transbordadoreak sustatzeko. Transbordadoreen Munduko Elkartearen jarduera berreskuratuko dugu, Bizkaia Zubia eta munduko gainerako zubi transbordadoreak seriean, hautagaitza lortze aldera.
Uztailaren 29an (larunbata), Aire zabaleko Pintura Azkarraren V. Lehiaketa egingo da, Nazioarteko 1. Poesia Jaialdian aukeratutako hainbat poemetan oinarrituta.
Gainera, uztailaren 28an eta 29an abentura kirolak egongo dira etxeko txikientzako. Ausartenez ere ez gara ahaztuko, gure ohiko bezeroak. Horretarako, 8 Goming jauziren zozketa egingo dugu (uztailaren 29rako). Hori guztia musika onenarekin, inguru paregabe batean: Bizkaia Zubian.