“Bizkaia Bridge & Partners”: Atzoko eta gaurko Zubi Transbordadoreak

“Bizkaia Bridge & Partners” erakusketak jadanik lehentasunezko tokia betetzen du Getxoko Bake Eder Jauregian. Atzo, uztailak 3, inauguratu zen lagin honek, hilaren amaiera arte gozatu ahal izango dugunak, munduan existitu ziren eta gaur egun existitzen diren Zubi Transbordadoreen inguruko antzinako postal zirkulatuak biltzen ditu. Erakusketa hau, Getxoko bizilaguna eta urtetan mundu osoan zehar postalak biltzen aritutako udalerri honetako Filatelia Elkarteko kidea den Javier Oriberi esker gauzatu da.