Portugaleteko Santa Maria Basilika, altxor arkitektoniko paregabea

Santa Maria Basilika, #BizkaiaZubia-rekin batera, derrigorrezko bisita bihurtu da Portugaletera hurbiltzen diren turista haientzat guztientzat. Tenplu honen eraikuntza 1492an hasi zen, mende bat inguru barru amaituz; agerian jartzeko zain dauden sekretu ugari gordetzen ditu. Beraz, turista nahiz jarrilleroa izan, uda honetan ez galdu aukera altxor arkitektoniko hau ezagutzeko. Izena eman irailaren 30a arte eskaintzen diren doako bisita gidatuetan (astelehenak, asteazkenak eta ostiralak 11.30etan, aldiz astearteak eta ostegunak 17.00etan). Informazio gehiago eskuratzeko, kontaktatu Portugaleteko turismo bulegoarekin: 944 72 93 14