Bizkaia Zubiaren sekretu guztiak ezagutzeko bisitak

vistas-puente-bizkaia
Ezagutu Bizkaia Zubiaren historia, gogoratu bere jatorriak; ezagutu hasierako eta gaur egungo bere funtzioa. Hau guztia posible da Getxoko Udalak eskaintzen dituen bisita gidatuekin. Horien bidez, gizon-emakume guztien ondarea den zubi eseki paregabe honen, bere ingurunearen eta eraikia izan zen garaiko gizarte testuinguruaren historia kontatuko da. Ez galdu Bizkaia Zubia modu berezi honetan ezagutzeko aukera. Informa zaitez Getxoko turismo bulegoetan. (Tlf. 944910800; infoturismo@getxo.eus)