Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

presentacion-museos-costa-vasca

 “2018 KULTUR ONDAREAREN EUROPAKO URTEA”

  Sei urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 45 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea. Gaur, elkarlaneko ekimen horietako bat aurkeztera gatoz: “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”, Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren VI. Edizioa. Martxo osoan zehar garatuko da eta aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ezinbesteko babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntza izan dugu bere antolakuntzarako. Programaren aurkezpenerako Bizkaia Zubia aukeratu dugu. Batetik, adorearen, irudimenaren, indarraren eta ausardiaren eredu delako eta bestetik, aurten 125. urteurrena betetzen duelako. 2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da. 30 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak barkuan, e.a. Proposamen hauetako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, Aste Santua barne. Beraz, osotara 150 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean. Gainera, hauetariko gehienak, doakoak izango dira eta hala ez direnek prezio bereziak izango dituzte. “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza gaurtik aurrera sarearen webgunean jarrita egongo da. www.losmuseosdelacostavasca.eus  

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.