Bizkaiko Zubiak bere 125. urteurreneko ekitaldien ospakizunari ekin dio
erakunde nagusienen inplikazioarekin
- Ekimenak ahalik eta bisitari gehien erakarri nahi ditu
- Urteurren hau 2018 Kultura Ondarearen Urte Europarrean ezartzen da
Gaur, 2018ko otsailak 7, asteazkena, Bizkaiko Zubiaren distira oso berezia izan da. Bizkaiko
industrializazioari eta burdinaren kulturari dagokien ikono historiko honekin lotutako erakunde
nagusienek pistola-tiro bateratua jaurti nahi izan diote bere 125. urteurrenaren urte honi, argi
pizte sinboliko baten bidez.
Ekitaldira bertaratu dira Marta Uriarte Bizkaiko Transbordadoreko Presidentea; Asier Atutxa
Portuko Agintaritzaren Presidentea; Mikel Torres Portugaleteko Alkatea eta Imanol Landa
Getxoko Alkatea, Lorea Bilbao Euskera eta Kultura Foru Diputatuarekin eta Alfredo
Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Aholkulariarekin batera.
Ekimen bateratuaren helburua da bisitarien ahalik eta kopuru handiena erakartzeko
esfortzuak koordinatzea, turismo eskaintza irmoarekin hala nola estatuko eta nazioarteko
merkatuetako sustapen ekintza ugarietako Zubiaren presentzia nabarmenarekin, humanitatearen
ondare eta munduko lehenengo zubi transbordadore bezala dagokion balioa azpimarratuz.