Pintxoak, ardoak eta musika uztartzen dira Bizkaia Zubiako terrazetan

Gaurkoan datorren astebururako plan bat proposatzera gatozkizu, baztertzea zaila dena. Zer iruditzen zaizu garagardoa, ardoa, janaria eta musika bikaina Bizkaia Zubiako terrazetan? Nahiko ondo, ezta? Hori da ekainaren 15erako eta 16rako balioak, zaporeak eta gogoak berreskuratzeko hedapen, jakintza eta aisialdi eremua izatera datorren Basking Food Fest-ek eskaintzen diguna. Hain zuzen, gaur proposatzen dugun jarduera hau urtean zehar ospatzen duten proposamen ugarietako bat soilik da. Kontua da janari bikainarekin lotutako arte eta kultura jaialdiak barreiatzea, denboraldiko produktuek dakartzaten merkatu iragankorrak ezagutzera ematea edota produktuak ezagutzeko eta ulertzeko dastatze tailerrak iragartzea. Basking Food Fest-en halaber jakintza eta negozioa jorratzen dira. Elikadura ardatz nagusitzat hartzen duten jardunaldien inguruan informatuta mantentzen gaitu eta etorkizuneko merkataritza harremanak ezartzeko esparru bat sortzen du. Ez galdu bere programako xehetasunik: http://www.baskingfoodfest.eus/