Ertzak lotzen dituen lerro zuzenak ametsak, arrantza, labeak eta altzairua ezagutzen ditu. Ibaiertzak lotzen dituen lerro zuzen hori gure zubia da. Iraganean oroimen, etorkizunaren fede, oraingo lokarri.
Carmen Bonaetxea Sandonís
Bizkaia Zubiaren 132. urteurrena: artea eta talentua margolaritza azkarreko lehiaketan
Iragan uztailaren 18an, Bizkaia Zubiak 132. urteurrena ospatu zuen, eta jardunaldi berezian artea izan zen protagonista. Urtemugaren ospakizun gisa, margolaritza azkarreko lehiaketa antolatu zen, eta Espainiako zenbait tokitako 28 parte-hartzaile bildu ziren helburu bakarrarekin: gizadiaren ondare den gure zubi zintzilikariaren esentzia jasotzea.
Jardunaldian, publikoak zuzenean gozatu ahal izan zuen sormen-prozesuaz eta bere begiz ikusi zuen parte-hartzaileek plazaratutako maila artistiko handia. Artelan bakoitzak zubiaren begirada desberdina eskaini zuen, arkitektura-handitasunetik abiatuta xehetasun txikietaraino, zeinek gure historiaren eta nortasunaren sinbolo bizi bihurtzen duten.
Epaimahaiak eztabaidatu ostean, Carlos Montero Gil jaunak irabazi zuen lehen saria, eta bere lana teknikagatik, originaltasunagatik eta sentikortasun artistikoagatik nabarmendu zen. Ekitaldia zubiaren urteurrenaren ospakizuna izateaz harago, topagune kulturala ere izan zen, eta ondarearen, artearen eta komunitatearen arteko loturak daukan garrantzia azpimarratu zuen..
2821 itsasontzi igaro ziren Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabidearen azpitik.
Bizkaia Zubiko ontzitxoaren gurpil zoroak artelan gisa ernaberritu dira
Bizkaia Zubiak ertzen arteko lotura ez ezik, oroimenaren eta sormenaren arteko lotura ere izaten jarraitzen du. Ondarea eta berrikuntza uztartzen dituen ekimenaren baitan, tokiko hiru artistak bizi berria eman diete ontzitxoko orgaren antzinako gurpil zoroei, eta artelan paregabe bihurtu dituzte.
Macarena Guirles, Amaya Fernández Fariza eta Pablo Zabala sortzaileek hizkuntza artistiko propioa erabili dute piezen gainean lan egiteko; burdina mihise bihurtu dute eta dimentsio sinboliko berria eman diete elementu mekaniko horiei.
Ekimenari esker, Bizkaia Zubiak bere historia mantentzen du eta, era berean, historia berrinterpretatzen eta komunitatearekin partekatzen du, hala, ingeniaritzaren, artearen eta eguneroko bizitzaren arteko elkarrizketa sortzeko. Margotutako gurpil bakoitzak industria-iraganari omenaldia egiten dio eta, aldi berean, etorkizunari sormenetik begiratzeko gonbita luzatzen du.
Laster artelanak zubian ikusgai egongo dira, bisitariek eta auzokideek ikusi dezaten objektu funtzional bat ondare biziaren testigantza artistiko eta emozionala izan daitekeela.
Hiruhileko honetan Bilboko portuan euri gutxi egin zuen, guztira 78,3 l/m2 31 egunetan.
Loizaga dorreak Rolls-Royce Phantom-en mendeurrena ospatu du eta zubia aukeratu du agertoki
Ehun urtetan, Phantom-a Rolls-Roycen gailurrean egon da. Bere zortzi belaunaldietako bakoitzak bere garaia ezaugarritu du eta beti izan da arrakastaren eta jabeen burujabetasunaren ikur berezia.
Mendeurrena ospatzeko, zortzi belaunaldiak toki oso berezian bildu ziren: Miguel de la Vía bilduman, Loizaga dorrean (Euskadi). Bilduma Miguel de la Víak, Rolls-Roycen zale amorratua den enpresariak, sortu zuen eta garai guztietako ibilgailu ospetsuak biltzen ditu, besteak beste 45 Rolls-Royce eta, horien artean, 1972ra arte egindako Phantom belaunaldi guztiak.
Mendeurrena are bereziagoa izan zedin, horietako bat Bizkaia Zubira ekarri zuten eta argazki ikusgarria egin zioten, ibilgailuaren eta monumentuaren edertasun naturala nabarmenduz.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpena
Iragan irailaren 15ean, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioaren programazio osoaren aurkezpenean egon zen Bizkaia Zubia. Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, aurkeztu zuen. Jardunaldiek arkitekturaz jabetzeko gonbita egiten digute, eraikinen eta eraikuntzen bitartez, zeinak gure historiaren eta bizimoduaren isla eta motore diren.
Historiaurreko aztarnategietatik abiatuta, askotan aitormen txikia duten azken mendeko arkitektura garaikiderainoko gaiak jorratuko dituzte, eta baita eraikin historikoetan berriki egindako lanak ere. Noski, Bizkaia Zubiak ere parte hartuko du eta taularen geometria berreskuratzeko aurreproiektua aurkeztuko du, Bizkaia Zubiak bizi luzea izatea bermatzea helburu duena eta «borondatearen boterearen, ingeniaritzaren balioaren eta adorearen eraginkortasunaren» adibide argia.
Ontzitxoak guztira 28198 bidaia egin zituen, 4230 km, Paristik Dubaira bitarteko hegaldiaren luzera berdina.
ISLADAK argazki-erakusketaren aurkezpena
Irailaren 25ean zubiaren terrazetako batean Sergio Monedero argazkilariaren ISLADAK erakusketa aurkeztu zuten. Gure itsasadarraren paisaia osatzen duten eta horri zentzua ematen dioten pertsonen begiradez jabetzeko gonbita egiten digu erakusketak.
Bost urtez egindako lanean, Sergiok 250 pertsonari egin die argazkia eta gai izan da inguru hau egunero bizi eta eraikitzen dutenen esentziaren sentikortasuna eta hurbiltasuna atzemateko. Hemen bere lanen sorta txikia daukagu, baina Rialia Museoa ere bisitatzea gomendatzen dizuegu, bertan erakusketak eduki eta ñabardura gehiago baititu.
Guztira 24880 bidaia egin ziren igogailuz gure pasabide panoramikora igotzeko.
Bizkaia Zubiaren mantentze-lan berritzailea: ontzitxoko kable bat aldatzea eta horrekin frogak egitea
Hiruhileko honetan lan nabarmen eta konplexuak egin dira, besteak beste, Bizkaia Zubiko teknikariek ontzitxoko kable bat aldatu dute. Lan hori monumentua etengabe hobetzeko eta mantentzeko planaren baitan dago eta kendutako kableari zenbait froga eta azterketa egiteko aukera eman du.
Xede nagusia izan da egoera eta jokabidea aztertzea, eta, horrekin batera, kable berriak etengabe monitorizatzeko laster jarriko diren sentsoreak kalibratu dira. Lan hori egitea ezinbesteko pausoa izan da ontzitxoko kable guztiak erabat aldatzeko. Hurrengo asteetan egiteko aurreikusita dago hori.
Zubiaren segurtasunarekin eta kontserbazioarekin konpromiso irmoa, eskarmentu teknikoa eta berrikuntza uztartzen ditu lanak. Horri esker, transbordadorea behar bezala ibiltzen dela ez ezik, UNESCOren Munduko Ondarea babestea bermatzen da, oraindik ere ingeniaritzaren erreferente eta bi ertzen loturaren ikur bizia baita.
Bizkaia Zubiaren mantentze-lanak: ontzitxoaren gurpil bat aldatzea
Bizkaia Zubia mantentzeko programa zorrotzaren baitan, teknikarien taldeak ontzitxoaren gurdiko gurpiletako bat aldatu du. Lan hori egunero egiten den kontrolaren baitan sartzen da: osagai bakoitza berrikusten da transbordadorearen funtzionamendua eta segurtasuna bermatzeko.
Ikuskapen eta mantentze-lan horiei esker, Bizkaia Zubia ingeniaritza biziaren ikurra da oraindik ere eta egunero uztartzen ditu segurtasuna, kontserbazioa eta tradizioa.
Mantentze-lan prebentiboa: Bizkaia Zubiaren segurtasunarekin konpromisoa
Bizkaia Zubiaren gainerako instalazioei dagokienez, ez dago beste aukerarik: azpiegitura historiko honen ongizatearekin daukagun konpromisoa eta segurtasuna direla eta, egituraren eta horren mekanismoen mantentze-lan prebentiboetan zorrotzak izatera behartuta gaude.
Azterketa, doikuntza edo lan bakoitza protokolo zorrotzen arabera egiten dugu, zubiaren funtzionaltasuna eta osotasuna babestea xede. Transbordadoreak eta horrekin lotutako elementu guztiak modu seguru eta eraginkorrean funtzionatzen jarraitzea bermatuta dago, etengabe zaintzen baititugu, eta, hala, bisitari, langile eta biztanleentzako fidagarriak izatea lortzen dugu.
Santoz Lopez Letonaren mendeurrena oroitzeko erakusketa
Iragan irailaren 12an, La Encartada Museora (Balmaseda) joan ginen, Santos Lopez Letonaren bizitzari buruzko erakusketa zela eta: Bi munduren artean ehundutako bizitza.
Erakusketak enpresari handi horren heriotzaren mendeurrenaren oroitzapena da, izan ere, etorkizunerako ikuspegi handia zeukan eta Mexiko eta Bizkaia lotu zituen industriaren, arkitekturaren eta berrikuntzaren bidez.
Bizkaiko industriaren historian funtsezkoa izan zen, la Encartadaren fundatzaileetako bat eta Bizkaia Zubiaren eraikuntzaren babesle nagusia, proiektu handi horren bideragarritasunean konfiantza itsua baitzeukan, eta, hala, inbertitzaile ausart, adoretsu eta ameslari bihurtu zen.
Erakusketak azaltzen du norbanako baten ekimenak daukan gaitasuna hiriak, enpresak eta aberastasuna moldatzeko, eta belaunaldiak eta mugak hausten dituen ondare iraunkorra uzteko. Horren inguruan hausnartzeko gonbita egiten dio erakusketak publikoari.
PRÓXIMOS EVENTOS:
Urriaren 17an eta 18an: Arkitektura eta Kultura Ondarearen Europako Jardunaldiak: Poesia-jaialdia eta Bizkaia Zubia kontserbatzeko aurreproiektuaren inguruko konferentzia.
Urriaren 27an eta 29an: PAISAIA KULTURALEN ALIANTZA-TAILERRA: Paisaia kulturalen esparruan kultura- eta natura-ondarearen garrantzia azpimarratzea.
