Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren V. lehiaketaren oinarriak – 130. URTEURRENA 

puente-posts-Vertical-4

Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren V. lehiaketaren oinarriak - 130. URTEURRENA 

Parte hartzaileak Hamazortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, nazionalitatea edozein dela ere.  Gaia, teknika eta euskarria Aurten, 2023an, Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena ospatuko dugu. Horretarako, Pintura Azkarraren V. lehiaketa antolatu dugu Bilboko Portuko Agintaritzaren lankidetzarekin.  Gaia hau izango da: “Bizkaia Zubia, 130 urte - Poesia eta Pintura lotzen dituen zubia - Arte bihurtutako zubia”. Gaia Bizkaia Zubia eta mundu mailan duen garrantzia eta Nerbioi itsasadarreko ingurunea izango da. Horretarako, Bizkaia Zubiak aurten antolatu duen Zubi Transbordadoreen Nazioarteko 1. Poesia Jaialdian hautatu ziren bi poema jaso ditugu inspirazio gisa erabiltzeko: POEMA I Llamativo puente colgante; atractivo e inspirador, que nadie me lo cuente. ¡Yo soy tu fiel admirador!   Práctico y muy valioso; eres el Rey de la ría. Entre todo es el más famoso, Transportas comodidad y autonomía.   Tu estructura de color rojizo; demanda toda mi atención. Cuán bello y amplio pasadizo, gozo a bordo de la embarcación.   Getxo y Portugalete; Separados por el Río Nervión​,   Con tan solo un billete, Se descubre otra dimensión.   Cuando te contemplo, me deleito; en tu mágico remanso de bienestar. Tu historia me aporta un gran sentimiento, emocionalmente me hace conectar.   Puente inefable y bello; Cuando en ti me adentro, Inenarrable es todo aquello. ¡Orgullo soy o me encuentro! Margarita Birkide Rolan Kolonbia - Espainia Egilearen eskubideak   POEMA II A LA LLAMA Y AL METAL   Siento tus débiles extremidades con una contradictoria firmeza  Asirse a mi estructura como esta lo hace a las dos orillas  Noto el vigor de tu corazón espartano en estruendoso pálpito  Rugir entre tus alas al igual que esta ciudad desde hace décadas Nadie me advirtió de que tú y yo seríamos pasajeros a bordo de este tránsito de peculiaridades y toponimias  De costumbres y bostezos que dejo atrás todos los días  En cada vuelo permanente o transitorio, en primaveras o en inviernos Me pregunto a menudo qué es lo que une un puente  Y qué es lo que separan estas vigas, lo cuestiono en la vigilia  Por los rumores que las ráfagas de aire estrellan con desidia Pienso a veces que mi objetivo es mancomunar lo diferente Nadie te avisó de que aquí la prisa es sosegada  De que el silencio solo oculta detalles de la historia, las verdades  En tu rumbo calculado de estas a otras latitudes  Siénteme albergue, o fortaleza donde acaban y empiezan tus viajes Las sombras que proyecto han sido siempre singulares  Y sobre tus plumas tienen ánimo de conquista, de tormenta  Solo soy, sin embargo, y te confieso, en este diálogo irredento  Una puerta que conecta moléculas de agua, cielo y aire Ahora, sé mis ojos y llévalos de vuelta al lugar donde me diseñaron  He de regresar, como retorna todo, a su estado original    A la llama y al metal en sus formas primigenias  A la postal y al recuerdo, que, con imágenes y palabras, me retrataron. Sé tú aquello, que yo seré tu recuerdo transitorio de épocas pasadas  Y habrás de llevar contigo mi memoria más allá de esas nubes  A las raíces, al nido, a la conciencia de nuestros cuerpos vivos o inertes  A la inconclusa deriva de mis engranajes desde la forja hasta el presente. Sé tú aquello, que yo seré tu recuerdo transitorio de épocas pasadas  Y habrás de llevar contigo mi memoria más allá de esas nubes  A las raíces, al nido, a la conciencia de nuestros cuerpos vivos o inertes  A la inconclusa deriva de mis engranajes desde la forja hasta el presente. -Castro Santos Baloratu egingo dira trebetasun teknikoa, originaltasuna eta obra poeman inspiratu izana, hau da, gaira egokitzea.   Baloratu egingo dira ere konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta), zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena. Azken batean, paisaiaren garrantzia, laukiratzearen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan. Lanak kalean gauzatu beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira. Beharrezko material guztiak parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne. Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanen kasuan ere. Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du.  Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko.  Lanak ezingo dira izenpetu epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.  
  • Izen emateak eta lanen aurkezpena 
  Izen emateak aurrez aurre egingo dira eta Getxon, Bizkaia Zubiaren terrazan egingo dira 2023ko uztailaren 29an goizeko 9:00etatik 10:30era Lanaren gaia aukeratu ostean, lan egiteko erabiliko den kokapena adierazi beharko zaio antolakuntzari, epaimahaiak jarraipena egin ahal dezan. Hala ere, gomendatzen dugu parte hartzaileek aldez aurretik izena ematea. Horretarako mezu bat bidali promocion@puente-colgante.com helbide elektronikora edo deitu 944801012 telefono zenbakira. Lanak astoan eta sinatu gabe entregatuko dira Portugaleteko aldeko Zubiaren terrazan, 17:00etatik 18:00etara, ondoren epaimahaiak lanak ebaluatuko ditu 19:00ak bitartean, eta jarraian sari banaketa egingo da. Orduan sinatuko dituzte sarituek beraien lanak.  
  • Epaimahaia
    Antolakuntzak izendatutako epaimahaia artearen alorreko kide nabarmen eta adituez egongo da osatuta. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen onarpenaren inguruan erabakiko du eta eman beharreko sari eta izendapenak esleituko ditu.  Kideen izenak erabakia emandakoan zehaztuko dira.Sariak     -Irabazleak 1.200 €, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu. -Bigarrenak 1.000 €, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu. -Hirugarrenak 800 €, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.  -Laugarren saria 600 € (Goya, erosketa txartela), Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat izango da. -Accesita 250 € (babeslea: Barria Arte)
  • Obren eskubideak
    -Saritutako lan guztiak (250 euroko accesita izan ezik) saria xedatu duen organismo edo enpresa babeslearen jabetzapekoak izango dira, lan horien gaineko eskubide guztiak bere gain hartuz, erreprodukzioarenak barne, lanaren egilearen izena aipatuz betiere. -Elkarte bateko kide diren edo beraien lanen erreprodukzio eskubideak erregistratuta dituzten artistek egoera honen berri eman beharko diote antolakuntzari, dagozkien eskubideak beraien gain hartuz.  -Eskaera aurkezten denean onartu egiten dira oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak, apelaezinak izango direnak, eta uko egiten zaio erabaki horiei lotutako erreklamazioak aurkezteari. -Parte hartzaileek onartzen dute antolatzaileak Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren V. lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako edozein lanen erreprodukzioa egitea eta/edo horretarako baimena eman ahal izatea, kulturari, hezkuntzari eta sariaren berri emateko xedearekin, edozein baliabide erabiliz (katalogoak eta Internet barne), baina betiere egilearen izena aipatuz. 
  • Datuen babesa
    Bizkaia Zubiak hitza ematen du lehiaketan parte hartzeko datuak desegin egingo dituela, lehiaketa amaitutakoan.
  • Oharrak
    Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla. Antolakuntzak oinarri hauetan beharrezko aldaketak egiteko aukera izango du lehiaketa behar bezala garatzeko.