Jarduera

Bizkaia Zubiaren jarduera

Bidaiarien eta ibilgailuen garraioaren kudeaketa

Sozietatearen jarduera nagusia itsasadarraren bi ertzen arteko bidaiarien eta ibilgailuen garraioa kudeatzean datza. Zerbitzu horixe da Bizkaia Zubiaren sortze eta izateko arrazoia.

Urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan

Zerbitzua urteko 365 egunetan dago martxan, eguneko 24 orduetan. Tarifak ordutegiaren arabera aldatzen dira, eta ibilgailuen garraioari dagokionez, ibilgailuen eta bidaiarien tarifak batu egingo dira. Tarifak Bilboko Portu autonomoak ezarri ditu.

Aisialdia eta Turismoa

Aipatu dugunez, 1996ko ustiapen lehiaketaren esleipena inflexio-puntua izan zen obra berezi eta dotore hau balioesteko konpromisoan, jarduera-ildo estrategiko gisa honako hiru oinarrizko ideia hauek izan baitziren:

Transbordador de Vizcaya, S.L. sozietateak hiru oinarri nagusitan definitzen du bere ildo estrategikoa:

01

Konpromisoa

Beste ehun urtez gizarteari zerbitzua emateko konpromisoa.

02

Eguneratu

Teknologiari dagokionez instalazioak berritzea eta zaintzea.

03

Sustapena

Obraren ospea sustatzea eta sustapen kulturala