125 urteko ibilbidea eta berrikuntza

Gaur bezalako egun batean, maiatzak 22, baina 1964an, Bizkaia Zubiak bere antzinako ontzitxoa handiagoa eta itsas korrosioarekiko erresistenteagoa zen beste batengatik ordeztu zuen. Izan ere, 125 urteko bere historian zehar, munduko lehenengo zubi transbordadore hau pixkanaka eboluzionatuz joan da, zubi eseki bezala erreferente erabakigarri bat bihurtu arte. Oinarrizko egitura, Zubiaren zutabeak izatera datozen 61 metroko altuerako burdinazko lau dorrerekin osatuta dago; bere artean 160 metroko luzerako langet baten bidez uztartuta daude, itsasgoraren mailarekiko 45 metroko altueran ezarrita. Datu bitxi bat da esekia ezizenaren jatorria ez dagokiola ontzitxoaren esekidurari, izan ere goreneko langet horizontalari egiten dio erreferentzia, zeinetatik ontzitxoa zintzilikatuko den; dorreen artean “grabitatzen” zen, penduluak izendatutako altzairuzko 70 kableren bidez. Azken finean, egitura ez dago dorreekin edo zutabeekin soldatuta edota errematxatuta, aitzitik pisuaren neurri handi bat eusten duten pendulu horien bidez soilik eutsita dago. 1998. urtean eraikitako egungo ontzitxoak, 6 ibilgailurako eta 200 bidaiarientzako edukiera eskaintzen du eta bere egitura langet horizontalaren errailetan zehar lekualdatzen den 36 gurpileko eta 25 metroko orga batetik zintzilikatuta dago. Amaitzeko, kontatu ahal dizuegu Itsasadarreko bi marjinen arteko egungo bidaiaren iraupena minutu eta erdikoa dela. Ontzi-aldaketaren maiztasuna zortzi minutukoa da. Bidaia labur bat, oraindik esperimentatu ez baduzu, galdu ezin duzuna!