Europaren Eguna

dia-de-europa-puente-colgante
2018a Kultura Ondarearen Europako Urtea aldarrikatu dela aprobetxatuz, Getxoko IV. Europaren Eguneko Edizioa aurten gure kultura ondarearen sentsibilizazioa eta balioa sustatzean oinarrituko da, partekatutako baliabidea eta turismo jasangarri baterako motorra izateagatik. Beraz, edizio honetarako, eta Bizkaia Zubiaren 125. urteurrenerako oroitzapen jarduerekin bat eginez, interes handiko jarduera ezberdinak jarri dira abian, helburua izanik hiritarren partaidetza eta Bizkaia Zubia eta Punta Begoñako galeriak bezalako erreferente lokalen ondare elementuak nabarmentzea. Garatuko diren jardueren artean, “Gure Ondarea, turismo jasangarri baterako esperientziak” jardunaldiak daude. Topaketa foro bat, doako asistentziarekin, maiatzak 8an eta 9an ospatuko dena, 18:30etatik aurrera, Getxoko Elkartegia eremuan. Jardueretako beste bat, jende guztiarentzat zabalduko dena, “Ondarearen Aztarnak” izango da. Maiatza osoan zehar, zoladura gaineko hamar binilo aztarna lagun izango dituzte hiritarrek Bizkaia Zubia eta Evaristo Churrucaren Monumentua arteko bere ibilbidean. Hamar aztarna zeinekin Getxoko eta Bizkaiko ondarearen elementu ordezkatzaileak ezagutu ahal zango ditugun. Hilaren 8ko jardunaldirako gainera bisita berezi bat aurreikusita dago, zeinek inskribatutako pertsona guztiak bira gidatu batera gonbidatuko dituen, bertan erakusketa honen helburuak eta helmena azaltzeko asmoz. Jarraitu informazio guztia eta inskribatu jardueretan helbide honen bidez: http://ecivis.eus/europa2018/

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.