Bizkaia Zubiako terrazak apaintzeko ideia artistikoen lehiaketa

barquilla
Guztiok barnean artista bat daramagun arren, Bizkaia Zubiako ontzitxoaren sarbideko terrazak apaintzeko ardura oraingoan UPV/EHU-ko Arte Ederretako Fakultateko gradu, master edo doktoretzako ikasleei egokitu zaie. Proposamenak aurkezteko epemuga joan den ekainaren 1ean bete izan arren, oraindik uztailaren 13ra arte itxaron beharko dugu sorkuntza horiek ikusteko. Ez galdu aukera uztailaren bigarren hamabostaldian zehar Zubiaren sarbideko paneletan erakutsiko diren obra artistiko hauek ikusteko.