Bizkaia Zubiak komunikabideak bereganatzen ditu

Bizkaia Zubiak joan den larunbatean bere 125. urtemuga bete zuen. 125 udaberri itsasadarraren bi marjinak uztartzen. 125 urte zubi transbordadore bezala erreferente bat izaten eta Bizkaiko turismoan ezinbesteko destinoa bihurtzen. Egun batez, gizon-emakume guztien ondarea den egitura honek, artea, musika, kultura, eta abarrez gainezka zetorren jardunaldi oso bat prestatu zuen. Gertakari bikaina izateagatik, komunikabideek berehala aipatu zuten.