Bidaiak belaontzian itsasadarrean zehar

Turismo egitea eta nabigatzea gogoko badituzu, Bilboren historia bere itsasadarrean zehar 12 metroko belaontzi batean nabigatzen ezagutzea proposatzen dizugu.

Bidaia Abra-Getxoko kirol portutik abiatuko da Neguriko badian barneratzeko, zeinetan bertako jauregitxoak eta etxe bikainak kontenplatu ahal izango dituzun. Ontziaren norabideak jarraian, bere pasagunearen azpitik, gizon-emakume guztien ondarea eta mundu mailan erreferentziazko zubi esekia den Getxo eta Portugalete uztartzeko Bizkaia Zubia zeharkatzera eramango gaitu. Ibilbidea Itsasoko Museoan amaituko da, alegia Euskalduna Jauregitik, Deustuko Unibertsitatetik, Guggenheim Museotik eta San Mamés futbol zelai berritik hurbil. Aurkitu informazio guztia hemen: http://www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/velero-ria