BIZKAIA ZUBIAREN II. ARGAZKI LEHIAKETAREN SARIAK

Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena dela eta, apirila osoan zehar II. Argazki Lehiaketa garatu zen, lema honekin: “Gure Industria Ondarearen 125 Urte Errebeldia Sortzailearenak”. Eta jadanik ezagutzen ditugu argazkien irabazleak! Atzo, Zubiko terrazetako batean ospatutako ekitaldi batean eta Mikel Torres Portugaleteko Alkatearen, Amaia Agirre komunikazio Zinegotziaren, Getxoko Udaleko Komunikazio, Gardentasun eta Partaidetzako Zinegotziaren eta  Kutxabank-eko bi ordezkariren presentziarekin kontatuz, bat-bateko argazkien egileei sariak banatu zitzaizkien. Iñaki Román Centeno, “Tarde de niebla” (Arratsalde lainotsua) argazkiarekin (1. saria), Gabriel Portell Torres “El Puente enmarca la Regata del Gallo” (Bizkaia Zubiak Oilarraren Estropada markoztatzen du) argazkiarekin (2. saria) eta Lucia González Artola, “125 Años uniendo orillas” (125 Urte ibaiertzak uztartzen) argazkiarekin (3.saria) izan dira bere bat-bateko argazkiekin Zubia elementu industrial historiko bezala hala nola bere kultura, ondare eta berrikuntza balioak hobekien islatu dituzten artistak. Guztira 64 pertsona izan dira lehiaketa honetan parte hartu dutenak, 118 argazkirekin. Irabazleak hautatzeko, Begoña Zubero, José Ángel Izaguirre eta Valentín Uriarterekin osatutako Epaimahaiak zubiko irudien enkoadraketak eta ikusgarritasuna saritu ditu. Bidalitako argazki guztien artean, 20 hautatu dira (eta horien artean lehiaketako 3 irabazleak aurkitzen dira); erakusketa bat antolatu da, uztailaren hasiera arte Getxoko eta Portugaleteko terrazetan gozatu ahal izango duzuena.