Portugalete jadanik prest dago bere zaindariaren jaietarako. Gaurtik eta datorren hilaren 17ra arte, hiribilduak helduentzako eta haurrentzako jarduera mota guztiak dakartza.
Haurren jardueren lehiaketak edo erdi aroko merkatu bat dira kale portugaletetarren artean aurkitu ahal izango ditugunak. Dena den, jarduera nagusia gauetan aurkezten da, jai hauetako eszenatokietan, beste urte batez, musika nazional eta internazional onena entzuteko aukerarekin.
Carlos Jean, Rosario Flores eta Tequila dira txupinazoaren ondorengo unetan abian jarriko diren jaietako kartel musikaleko zerrenda-buruak; bestalde, The Real Mckenzies eta Boney M kanadarrek nazioarteko zigilua jarriko diote jai jarrilleroetarako kontzertu bildumari.
Kioskoan, ohikoari jarraiki, erritmo tradizionalagoak aurkituko ditugu, esaterako bilbainadak, mariatxiak edota Portugaleteko Udal Banda.
Oraindik bada gehiago; kale antzerkiak, kalejirak edo ohiko erraldoiak eta buruhandiak jai tradizional hauetako ginga jartzera datoz.
Baina oraindik konbentzituta ez bazaude, zure kabuz ezagutu ditzazun gonbitea luzatzen dizugu. Zatoz San Roque jaietara gaur gauean; ziur gaude bihar errepikatu egingo duzula.