Bizkaia Zubiako Pintura Azkarraren VII. Lehiaketa
132. URTEURRENA
Parte hartzaileak
Hemezortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, beraien nazionalitatea edozein dela ere.
Gaia, teknika eta euskarria
Aurten, 2025ean, Bizkaia Zubiaren 132. urteurrena ospatuko dugu. Horretarako, Pintura Azkarraren VII. lehiaketa antolatu dugu.
Gaia honako hau izango da: “Itsasadarra eta zubia: identitate partekatua eraldatzen ari den ingurune batean”.
Artistak gonbidatzen ditugu itsasadarreko paisaia kulturala esploratzera eta beren lanetan islatzera, ardatz nagusitzat Bizkaia Zubia hartuta, nortasunaren, memoriaren eta etorkizunerako proiekzioaren ikurra. Lehiaketa honen bidez nabarmendu nahi da ondare historikoaren, ingurune naturalaren eta garapen iraunkorraren ikuspegiaren arteko lotura, egitura enblematiko batek paisaiarekin harreman modu berriak nola inspiratu ditzakeen erakutsiz.
Bereziki baloratuko dira trebetasun teknikoa, sormena eta originaltasuna, baita gaiak ikuspegi pertsonal eta garaikide batetik interpretatzeko gaitasuna ere.
Baloratu egingo dira ere konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta), zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena. Azken batean, paisaiaren garrantzia, laukiratzearen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan.
Lanak kalean gauzatu beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira.
Beharrezko material guztiak parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne.
Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanak ere. Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du.
Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko.
Lanak ezingo dira izenpetu epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.
Izen emateak eta lanen aurkezpena
Izen-emateak aurrez aurre egingo dira 2025eko uztailaren 28an 09:00etatik 10:30era, Bizkaia Zubiaren Terrazan, Getxon.
Hala ere, gomendatzen dugu parte hartzaileek aldez aurretik izena ematea. Horretarako mezu bat bidali promocion@puente-colgante.com helbide elektronikora edo deitu 944801012 telefono zenbakira.
Lanak astoan eta sinatu gabe entregatuko dira Portugaleteko aldeko Zubiaren terrazan, 17:00etan. Ondoren, epaimahaiak lanak ebaluatuko ditu 19:00etara eta jarraian sari banaketa egingo da. Orduan sinatuko dituzte sarituek beraien lanak.
Epaimahaia
Antolakuntzak izendatutako epaimahaia artearen alorreko kide nabarmen eta adituez egongo da osatuta. Epaimahaiak aurkeztu diren lanak onartzen dituen ala ez erabakiko du eta eman beharreko sari eta izendapenak esleituko ditu. Kideen izenak erabakia emandakoan zehaztuko dira.
Sariak
- Irabazleak 1.200 euro, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
- Bigarrenak 1.000 €, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
- Hirugarrenak 800 euro, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
- Laugarrenak 600 euroko erosketa-txartela Goya dendarako, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
- Accesita 200 € (babeslea: Barria Arte)
Obren eskubideak
- Saritutako lan guztiak (200 euroko accesita izan ezik) saria xedatu duen organismo edo enpresa babeslearen jabetzapekoak izango dira, lan horien gaineko eskubide guztiak bere gain hartuz, erreprodukzioarenak barne, lanaren egilearen izena aipatuz betiere.
- Elkarte bateko kide diren edo beraien lanen erreprodukzio eskubideak erregistratuta dituzten artistek egoera honen berri eman beharko diote antolakuntzari, dagozkien eskubideak beraien gain hartuz.
- Eskaera aurkezten denean onartu egiten dira oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak, apelaezinak izango direnak, eta uko egiten zaio erabaki horiei lotutako erreklamazioak aurkezteari.
- Parte hartzaileek onartzen dute antolatzaileak VII. Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako edozein lanen erreprodukzioa egitea eta/edo horretarako baimena eman ahal izatea, kulturari, hezkuntzari eta sariaren berri emateko xedearekin, edozein baliabide erabiliz (katalogoak eta Internet barne), baina betiere egilearen izena aipatuz.
Datuen babesa
Bizkaia Zubiak erakundeak sustatutako etorkizuneko lehiaketak edo kultura-ekintzak antolatzeko soilik gordeko ditu emandako datuak, eta uneoro bermatuko du datu horien konfidentzialtasuna eta datuen babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela.
Oharrak
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla. Antolakuntzak oinarri hauetan beharrezko aldaketak egiteko aukera izango du lehiaketa behar bezala garatzeko.