Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren VI. lehiaketaren oinarriak

Concurso pintura rapida bilbao eusk
logos concurso pintura rapida puente bizkaia

Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren VI. lehiaketaren oinarriak

131. URTEURRENA

Parte hartzaileak

Hemezortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, beraien nazionalitatea edozein dela ere.

Gaia, teknika eta euskarria

Aurten, 2024an, Bizkaia Zubiaren 131. urteurrena ospatuko dugu. Horretarako, Pintura Azkarraren VI. lehiaketa antolatu dugu Bilboko Portuko Agintaritzaren lankidetzarekin.

Gaia hauxe izango da: “Bizkaia Zubia: Historia eta jasangarritasuna lotzen”.

Artistek Bizkaia Zubiaren ondare historikoa eta jasangarritasunaren garrantzia mundu modernoa lotzea nahi dugu eta beren obretan adieraztea.Lehiaketaren helburu nagusia estruktura ikonikoek jarduera jasangarriak sortu ditzaketela erakustea da, bai eta etorkizun ekologiko baten sinbolo izan ere.

Baloratu egingo dira obra sortzeko trebetasun teknikoa, originaltasuna eta poeman inspiratu izana, hau da, gaira egokitzea.

Baloratu egingo dira ere konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta), zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena.Azken batean, paisaiaren garrantzia, laukiratzearen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan.

Lanak kalean egin beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira.

Beharrezko material guztiak parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne.

Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanak ere. Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du.

Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko.

Lanak ezingo dira izenpetu epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.

  • Izen emateak eta lanen aurkezpena

Izen-emateak aurrez aurre egingo dira 2024ko uztailaren 27an 09:00etatik 10:30era, Bizkaia Zubiaren Terrazan, Getxon.

Hala ere, gomendatzen dugu parte hartzaileek aldez aurretik izena ematea. Horretarako mezu bat bidali promocion@puente-colgante.com helbide elektronikora edo deitu 944801012 telefono zenbakira.

Lanak astoan eta sinatu gabe entregatuko dira Portugaleteko aldeko Zubiaren terrazan, 17:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaiak lanak ebaluatuko ditu 19:00ak bitartean, eta jarraian sari banaketa egingo da. Orduan sinatuko dituzte sarituek beraien lanak.

  • Epaimahaia

Antolakuntzak izendatutako epaimahaia artearen alorreko kide nabarmen eta adituez egongo da osatuta.Epaimahaiak aurkeztu diren lanak onartzen dituen ala ez erabakiko du eta eman beharreko sari eta izendapenak esleituko ditu.Kideen izenak erabakia emandakoan zehaztuko dira.

Sariak

  • Irabazleak 1.200 euro, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
  • Bigarrenak 1.000 euro, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
  • Hirugarrenak 800 euro, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu.
  • Laugarrenak 600 euroko erosketa-txartela Goya dendarako, Bizkaia Zubiaren txapela eta diploma bat jasoko ditu (babeslea: Goya denda).
  • Accesita 200 € (babeslea: Barria Arte).

Obren eskubideak

  • Saritutako lan guztiak (200 euroko accesita izan ezik) saria xedatu duen organismo edo enpresa babeslearen jabetzapekoak izango dira, lan horien gaineko eskubide guztiak bere gain hartuz, erreprodukzioarenak barne, lanaren egilearen izena aipatuz betiere.
  • Elkarte bateko kide diren edo beraien lanen erreprodukzio eskubideak erregistratuta dituzten artistek egoera honen berri eman beharko diote antolakuntzari, dagozkien eskubideak beraien gain hartuz.
  • Eskaera aurkezten denean onartu egiten dira oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak, apelaezinak izango direnak, eta uko egiten zaio erabaki horiei lotutako erreklamazioak aurkezteari.
  • Parte hartzaileek onartzen dute antolatzaileak Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren VI. lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako edozein lanen erreprodukzioa egitea eta/edo horretarako baimena eman ahal izatea, kulturari, hezkuntzari eta sariaren berri emateko xedearekin, edozein baliabide erabiliz (katalogoak eta Internet barne), baina betiere egilearen izena aipatuz.ç

Datuen babesa

Bizkaia Zubiak hitza ematen du lehiaketan parte hartzeko datuak desegin egingo dituela, lehiaketa amaitutakoan.

  • Oharrak

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.Antolakuntzak oinarri hauetan beharrezko aldaketak egiteko aukera izango du lehiaketa behar bezala garatzeko.