Running-aren zale sutsua al zara? Hala bada, ezin duzu galdu Beteranoen Espainiako Maratoiko Imanol Loizaga txapelduna bezalako profesional baten eskutik zure kirol gogokoena gozatzeko aukera, eguzkia agertu aurretik Getxo ezagutzen duzun bitartean.
Asfalto edo trail erako ibilbideen artean hala nola maila eta helburu ezberdinen artean hautatu ahal izango duzu.
Edo agian nahiago dituzu muturreko eta altuerako kirolak. Hala bada, gogorarazten dizugu hiru egun baino ez direla falta bere partaideen arintasuna eta azkartasuna probatzeko esperientzia bat izatera datorren Bizkaia Zubiako Extreme Suspension Bridge Race probarako.
Erronka Zubiko mantenu eskaileretan gora 40 metro igotzea izango da, jarraian Portugaleteko dorreraino heldu arte goiko pasarela korrika zeharkatzeko, hori guztia transbordadorea martxan dagoen bitartean.
Informa zaitez Getxoko turismo bulegoetan.