Datorren irailaren 22an ospatuko da Acuatlon modalitatearen Getxoko bigarren edizioa. Bai zaleengana eta bai federatuengana zuzendutako proba bat, zeinetan partaideek 6 kilometrotan barrena lasterketa zein igeriketa arloetako euren gaitasunak erakutsi beharko dituzten.
Aurtengo probaren agertokia Bizkaia Zubia paregabea izango da, triatloiaren aldaki honen distantzia ofizialak honakoak izanik: 2,5 kilometro korrika, 1000 metro igerian eta berriro beste 2,5 kilometro korrika.
Informazio gehiago eskuratzeko organizazioarekin kontaktatu dezakezu; idatzi infotkrono@gmail.com helbidera edo bisitatu Facebookeko @acuatlongetxo edo @tkronotriatlon bere orria.
AVISO
Parada Temporal del Servicio de la Pasarela.
Los días 13, 14, 15, 20, 21 y 22 de noviembre el acceso a la pasarela permanecerá cerrado de 10:00 de la mañana a 16:00 de la tarde.