Bizkaia Zubiak 125 urte betetzen ditu eta goi-goitik ospatuko du, bere une gorenak uztailaren 27an eta 28an izango dituen jarduerez betetako aste batekin.
Larunbatean haurren jarduerak, konferentziak, kontzertuak eta lehiaketak gainezka dakartzan eguna ospatuko dugu, baina lehenago, ostiralean, atal teknikoenaren txanda izango da: Getxoko Bake Eder Zentroak Zubi Transbordadoreen Munduko Kongresua hartuko du.
Goizeko lehen ordutik eta jardunaldi osoan zehar, esperientziak, ideiak eta proiektuak partekatuko dira zazpi azpiegituretako partaideekin (Rochefort, Newport, Osten, Middlesbrough, Rendsburg, Warrington eta La Boca), hau da, Bizkaia Zubiarekin batera gaur egun indarrean mantentzen direnekin.
Hitzaldiez haratago, agintariei Itsasadarra itsasontzian zeharkatzeko ibilbide bat eskainiko zaie, bertan Bizkaiak eta Itsasadarrak jasan izan dituzten industria birmoldaketak azaltzeko, Industria Hiria izatetik Zerbitzuen hiria izatera heltzean.
Partaideek eguna amaituko dute, beste modu batera izan ezin zatekeenez, Bizkaia Zubiaren bisitarekin eta agurtzeko afari batekin, oraingoan Portugaleten.