Datorren ekainaren 3an Getxo izango da IV. El Abra Getxo Kirol Portuko zeharkaldiaren agertokia. Bizkaia Zubia-tik urrats batera, txapelketa hau ezin hobea da ur irekietako uretan igeriketaren munduan hasiberriak diren zale guztientzat, Kirol Portuaren esparruaren baitan ezarrita egoteagatik eta kilometro bateko bere distantzia laburragatik.
Irteera “La Bola” Hondartzan ezarriko da eta helmuga berriz, Kirol Portuko pantalan osagarrian. Beraz, igeriketa eremuaren segurtasuna bermatuta dago, olatuetatik eta korronteetatik babestuta.
Inskripzioen prezioa 15 eurokoa da eta txapelketa honetan bildutako diru guztia erretinaren distrofia hereditarioekin eragindakoen Retina Bizkaia Begisare elkarte edo korporaziora bideratuko da, zeinen helburua izango den gaixotasun mota hauek jasaten dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
Inskripzioak zabalik daude maiatzaren 31 arte, beraz, oraindik garaiz zaude. Sartu hemen…
http://www.sailkapenak.com/es/evento/ivtravesapuertodeportivoelabra-getxo
…eta bat egin besarkada solidarioarekin!