PORTUGALETEKO HIRIBILDU NOBLEAREN 700 URTEURRENA
Parte hartzaileak:
18 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, nazionalitatea edozein dela ere.
Gaia
“Lagun iezaguzu Portugaleteko hiribildu noblearen 700 urteurrenaren irudi adierazgarria aurkitzen"
Helburua Portugaleteko hiribilduaren 700. urteurrena ospatzea da: Itsasadarra edo harria eta burdina bezalako elementuek gaur egungo Portugalete osatzen lagundu duten zazpi mende hauetako historia ondoen irudikatzen duten irudiak bilatuz.
Konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta) baloratuko dira. Azken batean, paisaiaren balorizazioa, enkoadraketen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artista argazkilariaren askatasun eta sormenaren baitan.
Gehienezko lan kopurua
Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez.
Lanak bidaltzeko
Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira honako helbide elektroniko honetara: promocion@puente-colgante.com. Halaber, lanak Bizkaia Zubiko Instagramera (@puente_bizkaia) igoko dira honako hashtag honekin: #700añosvilladeportugalete.
Honako datu hauek adierazi beharko dira:
• Izena eta bi deitura
• Adina
• NAN
• Harremanetarako telefono zenbakia
• Helbide elektronikoa
• Argazki kopurua eta bakoitzaren izena
Argazkien ezaugarriak
Lehenik eta behin, JPGE formatuan bidali behar izango dira, alderik txikienak 2.000 pixeleko tamaina izango du.
Epaimahaiak 30 argazki finalistak hautatuko ditu, eta horiekin erakusketa bat egingo da. Erakusketan obrek kalitate ona izan dezaten, 30 finalistei alderik txikiena 4.500 pixeleko tamainan bidaltzea eskatuko zaie. Saridunak 30 finalista horien artean hautatuko dira.
Epeak
Argazkiak 2022ko otsailaren 17tik martxoaren 30era arte bidali ahalko dira.
Epaimahaia
Epaimahaia antolakuntzak izendatuko du: argazkigintzako profesionalen, historialarien eta kultura arloko pertsona ospetsuen artetik aukeratuta.
Erabakia
Epaimahaiaren erabakia komunikabideen eta Bizkaiko Zubiaren webgunearen bitartez jakinaraziko dira, apirilaren bigarren hamabostaldian.
Sari banaketa maiatzaren lehenengo astean izango da ekitaldi publiko baten bidez. Data zehatza aurrerago ezarriko da.
Sariak
• Lehenengo saria: 1.000 euro eta Bizkaia Zubiaren garaikurra.
• Bizkaia Zubiari lotutako lanentzako sari berezia, Portugaleteko hiribildu noblearen 700 urteurrenaren osagaia den aldetik: 700 euro eta Bizkaia Zubiaren garaikurra.
• Hirugarren saria: 300 euro, Bizkaia Zubiaren garaikurra eta El Abra jatetxean bi pertsonentzako afaria (aukeratutako egunean, baldin eta jatetxean tokirik badago).
• 100 euroko bost accesit.
1. Obren eskubideak
Obrek originalak izan behar dute, ezin dira aurretiaz argitaratuta egon ezta aurreko lehiaketetan edo sariketetan sarituta egon ere.
Hautatutako 30 argazkiekin erakusketa bat egingo da Bizkaia Zubian eta lehiaketaren publizitaterako eta hedapenerako erabili ahal izango dira.
Saritutako argazkien egileek Bizkaia Zubiari lagako dizkiote argazkien eskubideak, Zubiak erabakitzen duen erabilerarentzako, hala nola publizitate komertziala, edozein gizarte komunikabideren bidezko hedapena, hortaz, jabetza intelektuala egilearen eta Bizkaia Zubiaren artean partekatuta dagoela ulertuko da.
Parte hartzaileek beraien gain hartuko dute aurkeztutako obrek inoren eskubiderik ez urratzeko ardura, baita irudi eskubideen gaineko erreklamazioak ere.
2. Datuen babesa
Bizkaia Zubiak hitza ematen du lehiaketan parte hartzeko datuak desegin egingo dituela, lehiaketa amaitutakoan.
3. Oharrak
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla.
Antolakuntzak oinarri hauetan beharrezko aldaketak egiteko aukera izango du lehiaketa behar bezala garatzeko.
Lehiaketako kartela deskargatu dezakezu
hemen.