Ekainak 19, Zubi Esekiaren inaugurazio berria

reconstruccion-puente-bizkaia
Bizkaia Zubia Espainiako Gerra Zibileko gertakari krudelen eta bere ondorioen  nahitaezko lekukoa izan zen. Bonbardaketak, zorionez, ez ziren iritsi bere egitura kaltetzera, baina 1937ko ekainean, tropa nazionalen berehalako iriste baten ondorioz, Iparraldeko Ejertzitoko Ingeniarien Batailoiak Nerbioi ibaia gurutzatzea ahalbidetuko zuten bitarteko guztiak suntsitzeko agindua jaso zuen, Francoren tropak aurrera egin zezaten eragozteko. Horrela, eztanda handi baten ondorioz, Zubia goitik behera etorri zen. Ezinezkoa izan zen gertakaria saihestea, ezta bost egun geroago, ekainaren 22an, Bilboko Frontean gerra amaitu izanarekin ere. Ordutik bi urte iragan ondoren bere berreraikuntza abian jarri zen eta azkenean, gaur bezalako egun batean, baina duela 77 urte, 1941eko ekainaren 19an, Bizkaia Zubiak bere zerbitzua bigarren aldiz inauguratu zuen.