Datorren abenduan pastoral bereziak gozatu ahal izango ditugu. Nazioarteko sinboloa den Bizkaia Zubia dela medio eta bere 125. urteurrenaren eskutik, itsasadarrean bizitako une historikoak kontatuko dira, zeinetan nonahiko ikono hau ezohiko lekukoa izango zen.
Hau ez da ohiko pastoral bat, genero literario honek esparru urbanoarekin eginiko egokitzapen bat baizik; bere bidez euskal kultura sustatzea bilatzen da, izaera eta filosofia parte hartzaile batekin eta sustraitze herrikoiarekin.
Hasteko, urteko azken hiruhileko honetan guztian zehar ekitaldi ezberdinak ospatuko dira Getxon eta Portugaleten. Jarduera hauek kultura dosi txiki modura erabiliko dira, bai euskararen ikuspuntutik eta bai itsasadarraren historia eta folklorea barreiatzeko helburuarekin.
Horrela, urrian eta aste oso batetan zehar, Erromoko Kultura Ikasgelak (Getxo) eta Portugaleteko Santa Klarako Kultura Ikasgelak, itsasadarraren marjina bietako erreferentziazko gertakari historiko ezberdinetako argazki erakusketa bat antolatuko dute.