Itsasertza goitik begiratuta

Inoiz zure buruari galdetu badiozu nolakoa izango litzatekeen hegan hastea eta guztia beste ikuspegi batetik ikustea, esperientzia berezi bat proposatzen dizugu ezagutu ahal izateko #Getxo eta bere itsasertza goitik begiratuta. "Magic Fly" dugu hizpide: proiektore berritzaile bat, udalerriko eremu enblematikoenetatik barrena ibilbidea egitea proposatzen duena, ebazteko enigmak direla medio. Sakontasunez ezagutuko dituzu udalerria, bere historia, bere txokoak eta bere monumentuak. Bere erabilera oso sinplea da. Soilik behar duzu QR kodeko irakurlea dakarren mugikor batekin kontatzea eta Bizkaia Zubiaren plazan edo Portu Zaharrean instalatutako totemetako batera hurbiltzea. Hortik aurrera, besterik gabe ibilbidean zehar kokatutako 7 “pistak” jarraitu behar dira. Zatoz esperientzia hau bizitzera eta gozatu orainaldiko zein iraganeko irudi hunkigarriez, ikuspegi berri batetik, zalantzarik gabe liluratuta utziko zaituzten istorioen eskutik. http://www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/getxo-magicfly

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.