IV. Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren lehiaketaren oinarriak

CARTEL CONCURSO PINTURA
[vc_row][vc_column][vc_column_text]

UNESCOREN MUNDUKO ONDAREAREN 50. KONBENTZIOA

“Datorren 50 urteetan: Munduko Ondarea erresilientzia, gizatasun eta berrikuntza iturria izango da etorkizuneko belaunaldientzat” Parte hartzaileak: Hamazortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, nazionalitatea edozein dela ere. Gaia, teknika eta euskarria 2022an Munduko Ondarearen Konbentzioaren 50. urteurrena ospatuko da. UNESCOk hurrengo leloa aukeratu du: “Datorren 50 urteetan: Munduko Ondarea erresilientzia, gizatasun eta berrikuntza iturria izango da etorkizuneko belaunaldientzat”. Horrekin bat eginda, uste dugu egokia dela IV. Pintura Azkarraren lehiaketa deitzea Konbentzioaren 50. urteurrena ospatzeko. Gaiari dagokionez, Gizateriaren Erresilientzia eta Berrikuntzaren eta Bizkaia Zubiaren etorkizunaren proiekzioaren balio horiek hobekien islatzen dituzten arte-adierazpenak nabarmendu behar dira; iragana, oraina eta etorkizuna, guztion artean partekatzeko ondarea. Konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta) baloratuko dira, zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena. Azken batean, paisaiaren balorizazioa, enkoadraketen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan. Lanak kalean gauzatu beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira. Beharrezko material guztiak parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne. Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanen kasuan ere. Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du. Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko. Lanak ezingo dira izenpetu epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.
  • Izen emateak eta lanen aurkezpena
Izen emateak aurrez aurre egingo dira eta Getxon, Bizkaia Zubiaren terrazan egingo dira 2022ko uztailaren 28an goizeko 9:00etatik 10:30era Lanaren gaia aukeratu ostean, lan egiteko erabiliko den kokapena adierazi beharko zaio antolakuntzari, epaimahaiak jarraipena egin ahal dezan. Hala ere, parte hartzaileei aurretiko izen ematea promocion@puente-colgante.com helbide elektronikoaren edo 944801012 telefonoaren bidez egin dezaten gomendatzen dugu. Lanak astoan eta sinatu gabe entregatuko dira Portugaleteko aldeko Zubiaren terrazan, 17:00ak baino lehen, ondoren epaimahaiak lanak ebaluatuko ditu 19:00ak bitartean, eta jarraian sari banaketa egingo da. Orduan sinatuko dituzte sarituek beraien lanak.
  • Epaimahaia
Antolakuntzak izendatutako epaimahaia artearen alorreko kide nabarmen eta adituez egongo da osatuta. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen onarpenaren inguruan erabakiko du eta eman beharreko sari eta izendapenak esleituko ditu.  Kideen izenak erabakia emandakoan zehaztuko dira.
  • Sariak
  • Lehenengo geratzen denak 200 €, Bizkaia Zubiaren garaikur bat eta diploma bat jasoko ditu sari bezala.
  • Bigarren sailkatuak 1.000 €, Bizkaia Zubiaren garaikur bat eta diploma bat jasoko ditu sari bezala.
  • Hirugarren sailkatuak 800 €, Bizkaia Zubiaren garaikur bat eta diploma bat jasoko ditu sari bezala.
  • 600€-ko accesita erosketa txartela (babeslea: Goya Virtual)
  • 500€-ko accesita
  • 200€-ko accesita (babeslea: Barria Arte)
  • Obren eskubideak
  • Saritutako lan guztiak (200€-ko accesita izan ezik) saria xedatu duen organismo edo enpresa babeslearen jabetzapekoak izango dira, lan horien gaineko eskubide guztiak bere gain hartuz, erreprodukzioarenak barne, lanaren egilearen izena aipatuz betiere.
  • Elkarte bateko kide diren edo beraien lanen erreprodukzio eskubideak erregistratuta dituzten artistek egoera honen berri eman beharko diote antolakuntzari, dagozkien eskubideak beraien gain hartuz.
  • Eskaera aurkezten denean onartu egiten dira oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak, apelaezinak izango direnak, eta uko egiten zaio erabaki horiei lotutako erreklamazioak aurkezteari.
  • Parte hartzaileek onartzen dute antolatzaileak III. Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako edozein lanen erreprodukzioa egitea eta/edo horretarako baimena eman ahal izatea, kulturari, hezkuntzari eta sariaren berri emateko xedearekin, edozein baliabide erabiliz (katalogoak eta Internet barne), baina betiere egilearen izena aipatuz.
 
  • Datuen babesa
Bizkaia Zubiak hitza ematen du lehiaketan parte hartzeko datuak desegin egingo dituela, lehiaketa amaitutakoan.
  • Oharrak
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du hemen azaltzen diren oinarri guztiak onartzen direla. Antolakuntzak oinarri hauetan beharrezko aldaketak egiteko aukera izango du lehiaketa behar bezala garatzeko.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_single_image image="21692" img_size="full" alignment="center"][/vc_column][/vc_row]