Herri Antzerkia – “Teatro Popular” Portugaleten

Kartel
Bere 125. urteurrenaren eskutik, datorren igandean, abenduak 16, Bizkaia Zubia Portugaleteko lehenengo pastoralaren protagonista izango da. Hiru ekitalditan eta bederatzi eszenatan, Zubiak bizitza berreskuratuko du, bere 125 urtetako gertaera historikoak kontatuko dizkigun pertsona batek irudikatzean: bere proiektua, eraikuntza, gerra, ondorengo urteak, langileen borrokak, gaur arte. Herri portugaletetarrak asmatutako obra bat da; kantua eta dantza direla medio, irudikatu egingo da, herriaren partaidetzari esker, izan ere, eszenatokiaren gainean 100 partaide baino gehiago beharko dira.