Bizkaia Zubia izango da datorren urriaren 21ean muturreko kirolari dagokion beste goi mailako proba baten eszenatokia. Oraingoan ausartenak mantenu eskaileratik Getxoko dorrean gora igoko dira, 40 metroko altueraraino, segurtasun arnes batekin. Gora heltzean, 160 metro zeharkatuko dituzte korrika goiko pasabidean barrena Portugaleteko dorrera iritsi arte, hori guztia transbordadorea martxan dagoen bitartean.
“EXTREME SUSPENSION BRIDGE RACE” lasterketa da, besteak beste, New Yorkeko Empire State-ko igoera, Australiako Sydney Tower Stair edota Parisko Eiffel Dorrearen bertikala bezalako mundu mailako proba ospetsuekin konparatu ahal dena. Baina berezitasun batekin, Bizkaia Zubiako lasterketaren formatuak soilik entrenamendutan eta hautatutako asteburuko lasterketan, alegia urtean behin, egitea ahalbidetzen du.
Dortsal jasotzea eta ordutegiak:
Ostirala, urriak 19 – 10etatik 19etara Portugaleteko Gran Hotel Puente Colgante (19:00 briefing)
Larunbata, urriak 20 – 10etatik 13etara eta 15etatik 18etara derrigorrezko entrenamendu libreak.
Igandea, urriak 21 – 10:00 lehenengo partaidearen irteera. 14:00 sari banaketa.
Mugi zaitez, izan ere, Zubia ur-bazterretik ur-bazterrera zeharkatzen duen lasterketa kronometratu hau, soilik lehenengo 60 inskribatuentzat dago eskuragarri.
Sartu orain hemen: https://deskonecta.com/extreme-bridge-race/