21. KORRIKA «zubigintza» dela irudikatu dute Bizkaia zubian Getxo eta Portugaleteko alkateek

IMG_20190326_114430

125 urte bete berri dituenean, Bizkaia zubian batu dira gaur KORRIKAren arduradunak eta Getxo eta Portugaleteko alkateak. Historikoki bi ertzetako bizkaitarrak lotu izan dituen zubiak KORRIKA ere batuko du datorren apirilaren 10ean, 21. KORRIKA bertatik igaroko baita, 22:30 inguruan.

Asier Amondo KORRIKA arduradunaren hitzetan, Bizkaia zubiak ezin hobeto islatzen du KORRIKAren izaera: «Zubiak batzeko dira, elkarlanean aritzeko, eta horixe irudikatu nahi izan dugu gaur hemen». Getxo eta Portugaleteko udalek KORRIKAri eman dioten babesa eskertu nahi izan du Amondok.