Sarritan, nahi izango genukeen baino gehiagotan, gure sofako erosotasunetik ikusi izaten ditugu lurrikara, uholde, pobrezia eta abarren inguruko berriak, baina katastrofe hauetako bakoitzaren atzean pertsonak, istorioak dakartzaten pertsonak aurkitzen ditugu.
Istorio horiek dira hain zuzen “15 urteko elkartasuna Haitin” erakusketak bistaratu nahi dizkigunak. Lanbi Elkartea GGKE portugaletetarraren 15. urteurrena ospatzeko argazki erakusketa bat .
Elkarte honek, herrialde karibetarreko hego-ekialdeko herrixka bateko eguneroko bizitza islatzen duten irudiak direla medio, herri haitiarraren errealitatea hurbildu nahi digu. Ozeanoaren beste muturreraino bidaiatzeko eta zalantzarik gabe txundituta utziko zaituen errealitatean sakontzeko aparteko aukera bat da.
Ezohiko erakusketa hau iraila osoan zehar ezagutu ahal izango duzu Bizkaia Zubiko Portugaleteko eta Getxoko terrazetan. Ez dezazula galdu!