[vc_row][vc_column][vc_column_text]Uda iritsi da, beroak berotu egiten du eta gu motorrak berotzen ari gara zeren… Jaialdien denboraldia hastear dago! Ugariak dira urteko denboraldi honek eskaintzen dizkigun musika zitak, baina gu gaurkoan horietako hiru eskaintzera gatoz:
Getxoko Jazz Jaialdia: Jaialdi honek jadanik lau hamarkadako ibilaldia egin du. Bost jai egun zeinetan musika estilo honen barietatea eta kalitatea azpimarratuko dituzten 18 emanaldi barne hartuko diren.
Portugaleteko nazioarteko folklore jaialdia: Jaialdi hau 1980tik aurrera etengabe garatuz joan da eta ordutik herrialde ezberdinetako dantza taldeak biltzen ditu esperientziak eta dantza autoktonoak partekatzeko.
Bilbao BKK Live: Jaialdi honetarako, hitzak nolabait soberan geratzen zaizkigu. Jadanik nazioarteko mailan ospetsua izanik, pop eta rock musika ekitaldi honek hiru egunetan zehar Kobeta Mendiko esparruan milaka pertsona biltzen ditu .
Baina musikaz gozatzeko aukeraz haratago, uda aukera bikaina da turismoarekin atsegina hartzeko. Destino hauetako batera joateko asmotan bazabiltza, ez galdu aukera bere kaleak zeharkatzeko eta ezkutatzen dituzten eraikin enblematikoak ezagutzeko, esaterako Bizkaia Zubia, Guggenheim museoa edo San Mames zelai berria.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_single_image image="18018" img_size="large" alignment="center"][/vc_column][/vc_row]