Jadanik duela egun batzuetatik ingurunean Errugbi usaina arnasten bada ere, bihar, ostirala, eta larunbatean izango da Bilbo, eta azken batean Bizkaia osoa, eraldatzeko unea, Challenge Cup eta Champions Cup final hain irrikatuen harrera egiten denean.
Eta Bizkaia osoa esaten dugu zeren San Mamesen lehiatuko diren maila goreneko final hauez gainera, larunbata honetan bertan, hilak 12an, Getxoko Fadura Polikiroldegian European Rugby Continental Shield txapelketaren finala lehiatuko da.
Txapelketa hau hirugarren txapelketa kontinentala bezala hartzen da errugbi europarraren arloko mailari dagokionez, izan ere, amateur eta profesional arteko trantsizioan dauden taldeekin osatuta dago, euskal errugbiaren egungo mailaren antzekoa partekatuz..
Zalantzarik gabe, kirol hau sustatzeko aukera aparta da, baita Getxo Rugby klubarentzat eta bere udalerriarentzat ere, Europa mailako erakusleihoa modura.