Bizkaia Zubia Maratoi Erdiaren

Media-Maraton-Puente-Bizkaia
Getxon antolatuko da, datorren maiatzaren 20an, Bizkaia Zubia Maratoi Erdiaren edizio berri bat. Zubi Esekiaren bi muturrak uztartuz itsasadarra inguratzen duen ibilbide bat da, edonoretzat eskuragarria.. Proba atletiko finko honen bosgarren edizioak berriz ere bere bi ohiko modalitateak eskainiko ditu, running eta roller-ak, horrela proba esklusibo bat bihurtuz, Bizkaia osoan patinatzaileentzat antolatzen den maratoi erdi bakarra eta maila nazionaleko bakarretako bat izaten denez. Ibilbide honetako bitxikerietako bat da, urtero irteera eta helmuga txandatu egiten direla: urte batean irteera Getxotik egiten da, helmuga Portugaleten finkatuz eta hurrengo urtean alderantziz. Aurten Portugaletetik irtetea tokatzen da, jarraian Sestao, Barakaldo, Bilbao, Erandio eta Leioa udalerriak zeharkatu eta Getxon amaitzeko. Berezitasun honek erakusten digu nola industria iraultzaren aurretik udalerri horietako biztanleek ibaia inguratu behar izaten zuten Nerbioiren beste alderaino iristeko. Ekintza honek halaber XIX. mendean Bizkaiko Zubia eraikia izateko arrazoia azaltzen du, aldi berean elkarrekiko hurbil baina urrun aurkitzen ziren bi udalerri elkartzea ahalbidetuko zuen ikono industrial bat bihurtuz. Inskripziorako epemuga datorren maiatzaren 13an betetzen da. Parte hartzeko interesatuta bazaude, sartu www.21kpuentebizkaia.com webgunean eta  bat egin erronkarekin! IBILBIDE BAT HISTORIAREKIN Hasieran Santurtzi-Bilbo errepidea Bilbora bitarteko itsasadarraren ertzetik sardina-saltzaileek oinez egiten zuten ibilbidearen omenez eraiki zen. Aurrerago Bizkaia Zubia Maratoi Erdia sortu zen, XIX. mende amaierako Bilboko portuaren historiaren oroimenez. Antzina itsasontziak ezin izaten ziren sartu Bilboraino belak zabalduta, horregatik sirgerak, itsasontzia soka batekin tiratzen zuten emakumeak, izaten ziren Areetako ur-bazterretik itsasontzia goraino igotzen zutenak; zirga bere gorputzaren inguruan lotzen zuten tirante baten bidez eta ohikoena izaten zen lauko koadriletan joatea. Itzuleran,eskuineko marjinan zehar Portugaletetik irteten zirenean, nolabait itsasontziak igotzeko erabiltzen zen zirgaren bidea jarraitzen zuten. Abratik Bilboko Areatza arte, aldi berean neketsua bezain garrantzitsua zen jarduera hau betetzen ikusi ahal ziren; funtsezko jarduera bat zen itsasontziak barrurantz aurrera egin ahal izan zezaten. Berealdiko garrantziko ekintza historiko bat, egungo 21K Bizkaia Zubia kirol ekitaldiaren ohorea jasotzea merezi duena.