{"id":60959,"date":"2025-06-18T17:06:01","date_gmt":"2025-06-18T15:06:01","guid":{"rendered":"https:\/\/puente-colgante.com\/?p=60959"},"modified":"2025-06-18T17:23:10","modified_gmt":"2025-06-18T15:23:10","slug":"bizkaia-zubiako-pintura-azkarraren-vii-lehiaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/puente-colgante.com\/eu\/bizkaia-zubiako-pintura-azkarraren-vii-lehiaketa\/","title":{"rendered":"Bizkaia Zubiako Pintura Azkarraren VII. Lehiaketa"},"content":{"rendered":"\t\t
\t\t\t\t\t\t\t\t\t\t\t\t\t<\/div>\n\t\t\t\t<\/div>\n\t\t\t\t\t<\/div>\n\t\t\t\t<\/div>\n\t\tBizkaia Zubiako Pintura Azkarraren VII. Lehiaketa Parte hartzaileak<\/b><\/p> Hemezortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, beraien nazionalitatea edozein dela ere.\u00a0<\/span><\/p> Gaia, teknika eta euskarria<\/b><\/p> Aurten, 2025ean, Bizkaia Zubiaren 132.\u00a0urteurrena ospatuko dugu. Horretarako, Pintura Azkarraren VII.\u00a0lehiaketa antolatu dugu.<\/span><\/p> Gaia honako hau izango da: <\/span>“Itsasadarra eta zubia: identitate partekatua eraldatzen ari den ingurune batean”.<\/b><\/p> Artistak gonbidatzen ditugu itsasadarreko paisaia kulturala esploratzera eta beren lanetan islatzera, ardatz nagusitzat Bizkaia Zubia hartuta, nortasunaren, memoriaren eta etorkizunerako proiekzioaren ikurra. Lehiaketa honen bidez nabarmendu nahi da ondare historikoaren, ingurune naturalaren eta garapen iraunkorraren ikuspegiaren arteko lotura, egitura enblematiko batek paisaiarekin harreman modu berriak nola inspiratu ditzakeen erakutsiz.<\/span><\/p> Bereziki baloratuko dira trebetasun teknikoa, sormena eta originaltasuna, baita gaiak ikuspegi pertsonal eta garaikide batetik interpretatzeko gaitasuna ere.<\/span><\/p> Baloratu egingo dira ere konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta), zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena. Azken batean, paisaiaren garrantzia, laukiratzearen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan.<\/span><\/p> Lanak kalean gauzatu beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira.<\/span><\/p> Beharrezko material <\/span>guztiak<\/span> parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne.<\/span><\/p> Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanak ere.\u00a0Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du.\u00a0<\/span><\/p> Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko.<\/span><\/p>
<\/b><\/span>
<\/span><\/h3>\t\t<\/div>\n\t\t\t\t<\/div>\n\t\t\t\t132. URTEURRENA<\/span><\/h4><\/span><\/h3>\t\t<\/div>\n\t\t\t\t<\/div>\n\t\t\t\t