Sariak eta aintzatespenak

Atal honetan, Bizkaia Zubiak 1999tik 2007ra, kontzesioaren titularra Transbordador de Vizcaya, S.L. enpresa izan zenean, jasotako sarien zerrenda erakutsiko dugu.

Premie
2011
Kudeaketa-sistemaren ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2011ko Premie ereduaren arabera
Helmugan Turismo Kalitateari Diploma
Euskalit 2011
Arkitektura eta eremu publikoa: Bizkaia Zubia
2011
2011an “Aixe Getxo!” saria udalerriko 14 norbanako eta ekimenek. “Kultur munduaren hainbat arlotan sortutako jardueren lana, konpromisoa eta zabalkundea azpimarratu” nahi izan zuten.
Gizadiaren Ondare 2006-2007 izendatu zuten
Euskal Autonomia Erkidegoan eman den mota horretako lehen saria izan zen, bai eta Espainiar Estatuan XIX. mendeko Industria Arkitektura bati emandako lehena ere.
Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentralaren lankidetza aktiboarekin 2004. urtean hasi zen prestaketa-lan gogorraren ondoren, 2006ko uztailaren 13an, Vilniusen, Lituaniako hiriburuan, UNESCOko Mundu Batzordeak (400 kidek osatutakoak) Bizkaia Zubia Gizadiaren Ondare izendatu zuen, bere Batzorde Betearazlearen bidez. Batzorde horretako kide guztiek aho batez onartu zuten izendapen hori.

Izendapenaren ekitaldian, Ondarearen zuzendari nagusiak, Arantza Arzamendi andreak, ordezkatu zuen Eusko Jaurlaritza, eta Arte Ederrekotako eta Kultura Ondasunetako zuzendari nagusiak, Julián Martínez jaunak, eta Ondare Historikoaren Babeseko zuzendariorde nagusiak, Luis Lafuente jaunak, berriz, Gobernu Zentrala ordezkatu zuten. UNESCOren Mundu Ondareko Zentroaren zuzendaria Italiako ordezkaria izan zen, Franccesco Bandarin jauna.

Bizkaia Zubiaren Pasabide Monumentalaren inaugurazioa (1999)
1999ko uztailaren 27an, Juan Carlos eta Sofía errege-erreginak, Juan José Ibarretxe lehendakaria eta beste agintari batzuk lagun zituztela, hotsandiko ekitaldi batean, Bizkaia Zubiko Pasabide Monumentala, Areetako eta Portugaleteko ertzak lotzen dituena, inauguratu zuten. Azpimarratu behar dugu pasabideak 80.000 bisita inguru jaso dituela ireki zen unetik aurrera.
Miguel de la Quadra Salcedok Bizkaia Zubia bisitatu zuen Ruta Quetzal:
Expedición a México (2007) hezkuntza-proiektuko 400 parte-hartzailerekin batera
Uztailaren 21ean, Miguel de la Quadra Salcedo jauna, Ruta Quetzal 2007: Expedición a México hezkuntza-proiektuko 400 gazteek lagunduta, berariaz joan zen Areetara (Getxo), Bizkaia Zubiari, Euskadiko Munduko Ondareari, omenaldi bero bat egiteko
Getxo udalerriaren saria (1999)
Turismo-sektoreko Enpresa Onenari Saria eman zion Getxo udalerriak 1999. urtean.
Cadena de Ondas Saria (1999-2000)
Cadena de Ondas Populares de Españak 1999-2000n Turismoan Enpresa Berritzailea izateagatik saria eman zion Bizkaia Zubiari.
Euskadi Atsegin Handiz saria (2000)
Euskadi Atsegin Handiz Saria Euskadiko Turismo-sektoreko Enpresa Onenari, monumentu historiko artistikoa berreskuratzen eta sustatzen, eta mundura proiektatzen egindako lanagatik. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako sari hori Juan José Ibarretxe lehendakariak berak eman zuen 2001ko apirilaren 23an Gasteizen, ekitaldi hotsandiko batean.
Portugalete udalerriaren eta Merkatarien Elkartearen saria (2002).
Portugalete udalerriaren birsorkuntza ekonomikoan lagundu duen Turismo-sektoreko Enpresa Onenari saria, 2002. urtean hainbat herrialdetako bisitariak erakartzeagatik.
Europa Nostra Saria (2002)
Europar Batasunak Kultura Zuzendaritza Nagusitik emandako saria, balio handiko beste monumentu batzuekin borroka gogorra izan ondoren, Europar Ondare bat kontserbatzen eta sustatzen egindako lanagatik. 2003ko maiatzaren 9an jakinarazi zen Bruselako d’Egmont Jauregian sari hori Bizkaia Zubiari egokitu zitzaiola.

Espainiako Sofia Erreginak pertsonalki eman zuen sari hori El Pardo jauregian, Madrilen, 2004ko ekainaren 8an. Sari hori izan zen urte batzuk geroago UNESCOrekin hasiko zen prozesuaren aitzindaria.

S.M. La Reina de España Doña Sofía hizo entrega personalmente de este premio en el Palacio de El Pardo, en Madrid, el 8 de junio de 2004. Esta distinción fue precursora del proceso que, años después, se iniciaría con la UNESCO.

A los cinco vizcaínos Saria(2003)
Herritarren botoengatik emandako saria. Hainbat erakundek proposatutako hautagaien artean hautatu zuten, Monumentua sustatzen egindako lanagatik eta beste nazionalitate batzuetan bisitarien interesa erakartzeagatik. Saria 2003ko abuztuaren 21ean eman zen.
Archival Saria (2003)
2004ko urtarrilaren 21ean Espainiako Gune Historikoak Berreskuratzeko Elkarteak eman zion sari hau, Industria Ondare bat zaintzen eta sustatzen egindako lanagatik.
El Correo Saria (2005)
El Transbordador de Vizcaya, S.L.k egindako lanari saria.
Europako Kontseiluaren ohorezko aipamena (2005)
El Transbordador de Vizcaya, S.L. enpresak egindako lanari emandako saria, Pirinioetako Burdin Ibilbidea sustatzeagatik. Bizkaia Zubia Industria Ondare gisa da ibilbide horretako zati.

S.M. La Reina de España Doña Sofía hizo entrega personalmente de este premio en el Palacio de El Pardo, en Madrid, el 8 de junio de 2004. Esta distinción fue precursora del proceso que, años después, se iniciaría con la UNESCO.

Getxoko Salerosle Elkartearen Saria (2006)
El Transbordador de Vizcaya S.L.ren enpresa ibilbidearen onarpena, Getxo Udalerriko zerbitzuen sektorea sustatzen laguntzeagatik.
Bizkaiko Erakusleihoen XII. Lehiaketako Saria (2006)
Bilboko Merkataritza Ganberak Ehun urtetik gorako Saltokiari emanda saria.
Ascobi Saria (2006)
2007ko otsailaren 1ean Bizkaiko Sustatzaileen eta Eraikitzaileen Elkarteak Euskaldun Jauregian eman zuen sari hori, Bizkaia Zubiak Bizkaia eraikitzen emandako laguntza aitortzeko.
Saguzar Klubaren ohorezko aipamena (2007).
2007ko urtarrilaren 19an Saguzar Klubak, Bizkaiko arte- eta literatura-munduko ordezkariek osatutako elkarteak, eman zuen sari hori, Bizkaia Zubia Gizadiaren Ondareen zerrendan sartu izanagatik. Lehena izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Espainian, zerrenda horretan sartu zen lehenengo industria-ondarea. Bilboko Elkartearen aretoetan eman zen saria, eta aipatu Klubeko kide guztiek parte hartu zuten.
Bizkaia Zubiaren zigilua eta aurretik frankeatutako gutunen jaulkipena (2007).
El Transbordador de Vizcaya, S.L.k egindako lanari egin zitzaion aitorpena.
Euskadiko Turismo Saria (2007)
El Transbordador de Vizcaya, S.L. enpresak egindako lanari emandako saria, Pirinioetako Burdin Ibilbidea sustatzeagatik. Bizkaia Zubia Industria Ondare gisa da ibilbide horretako zati.

Otorgado el 1 de febrero de 2007 por la Asociación de Promotores y Constructores de Bizkaia, en el Palacio Euskalduna, como reconocimiento a la contribución del Puente Vizcaya a construir Bizkaia.

X