Newsletterra laugarren hiruhilekoa

2023ko laugarren hiruhileko Newsletterra

130 urtez tradizioa berritzen eta pertsonak elkartzen

Berriak

Bizkaiko Ondarearen Jardunaldiak – “Ondare jasangarria”

Pasa den urriaren 7an, Europako Ondare Jardunaldiak ospatzeko, Ondare Jasangarriaren gaia aztergai, eta Axa eta Lunwerg Fundazioak babestutako “Klima Aldaketa” erakusketaren harira, Bizkaia Zubiak hitzaldi bat antolatu zuen Joaquin Araujo naturalistaren eta Javier Goitiaren eskutik, klima aldaketa gelditzeko beharrezko bilakaeraren inguruan, baita Bizkaia Zubiak jasandako aldaketei buruz ere, eta bereziki, jarauntsitako ondare berezi hori kudeatzeari buruz eta etorkizuneko belaunaldiei hori transmititzeari buruz jardun zuten.
27.630 bidaia egin ditu ontzitxoak 2022ko azken hiruhilekoan.

Argazkigintza: Asier Gómez

GETXO MODA
Azken bi urteetan GETXO MODA egin ezin ondoren, aurten 35. edizioa izan dugu. Urriaren amaieran eta azaroaren hasieran izan zen, eta helburu nagusia izan da parte hartzen zuten tokiko saltokiei ikusgarritasuna eta garrantzia ematea, ekintza eragingarrien bidez. Azken edizioan argazkiak egiteko aukeratutako tokiak Getxoko leku ospetsuak eta adierazgarriak izan dira, horietako bat, Bizkaia Zubia izan da. Argazkiak MODA TOURS izeneko erakusketarako egin ziren, Getxoko moda eta turismoa bateratzen dituena.
BBK- KUNA 2030 Kideak -Industria, Berrikuntza eta Ontzi eta Giza azpiegiturak   
Pasa den urriaren 26an, BBK-KUNAk BBK kuna 2030 Kideak proiektuan parte hartzen duten erakundeekin egiten dituen jardueren barruan, 9. GJHko erakunde aurrerakoiek, Artechek eta Petronorrek lagunduta, ekitaldi honetan parte hartu genuen: “Industria, Berrikuntza eta Ontzi eta Giza azpiegiturak”

Jardunaldiarekin hasteko “Bizkia Zubiaren platinozko ezteiak“ liburuaren aurkezpena egin zuen Bizkaia Zubiak, Marta Uriarte eta Javier Goitiaren parte-hartzearekin. Ondoren, Lander Arteche sarearen eta azpiegitura elektrikoen iraganaz eta etorkizunaz mintzatu zen, eta amaitzeko, Petronorreko Manu Nuñezek Etorkizuneko irtenbide energetiko berrien berri eman zigun. Amaitzeko, mahainguru alai bat egin genuen, eta bertan egindako galderei erantzun genien.

UNESCOren Mundu Mailako Ondare Konbentzioaren 50. urteurrenaren ospakizuna 

 

Joan den azaroaren 24an ospatu genuen Bizkaia Zubian Munduko Ondarearen Konbentzioaren 50. urteurrena, ekitaldi sinple baina hunkigarri batekin, eta bertan, UN Etxeak lagatako erakusketa inauguratu genuen: “Ondarea arriskuan“, egindako lan nekeza aitortzeko asmoz, betiere ondasun horien aparteko balio unibertsala azpimarratuta, tokiko komunitateentzat nortasun eta duintasun iturri eta ezagutza iturri eta partekatzeko indar diren heinean. Ekitaldian izan ziren Mikel Torres, Portugaleteko Hiribildu Nobleko Alkatea, Txema Villate, UN Etxeko Lehendakariordea, eta Lauaxetako DBHko 1. mailako ikasleak, eta Munduko Ondarearen Konbentzioko hainbat artikulu irakurri zituzten. Ekitaldia Donostiako Cheescake Jazz talde gazteak girotuko zuen eta amaitzeko, “Bizkaia Zubiaren platinozko ezteiak” izeneko liburua aurkeztu zen, Rialian, Dionisio Larenaren irudi argitaragabeekin.
Deusto Business Alumni-ren mendeurrenaren ospakizuna 
Joan den azaroaren 25ean, Deusto Business Alumnik bere mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak egin ziren. Ekitaldi horretan ez ziren falta izan estatuko, erakidegoetako eta hezkuntzako agintari gorenak. Gainera, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente emerituak hartu zuen parte, hitzaldi nabarmena eman zuen.
Berriro elkartzeko ekintza hunkigarria izan zen urte batzuk ditugunontzat, gure fakultate “Komertzial” maitea urte batzuetan zehar guztiontzako etxe izan zen. Bertan prestatu ginen, eta asko ikasi genuen ere, baina batez ere, lanerako gaitasuna, ahalegina eta nekea ez ezik, asko ikasi genuen adiskidetasunaren, laguntasunaren, estimuaren, maitasunaren eta begikotasunaren inguruan, hau da, gizatasunaren garrantziaz. Hala adierazi zuen ordezkariak:   Komertziala funtsezkoa izan zen unibertsitateko ikaskide ohi batzuek dugun harreman arraroa eta bitxia sendotzeko. Urtean zehar zenbatero ikusten garen alde batera utzita, lagunak garela esan dezakegu. Hori oso garrantzitsua da, bizitza azkarregi igarotzen delako eta jendeari eta lekuei agur esaten diegulako etengabe (Cihuri edo Oles ere gogoan izan behar ditugu), baina lagunak une zailetan alboan izaten ditugu laguntzeko, iraganean partekatutako istorioez gozatzeko eta, are garrantzitsuagoa, bizitzeko geratzen zaizkigunak gozatzeko.Zorionak Deusto Business Alumni !!!

1.290 itsasontzi igaro dira itsasadarretik.

Empresan Bardin gosaria
Joan den azaroaren 29an, Bizkaia Zubian, Kutxabank Erakundearekin batera, Cebek erakundeak antolatutako EmpresanBardin gosarian izan ginen. Bi erakundeon ibilbideaz jardun genuen, baita egindako ahaleginez eta hartutako neurriez ere, lan eremuan gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren alde lan egiteko.
2022 EmpresanBardin Saria jaso zuten bi erakundeek ibilbide luzea egin dugu elkarrekin azken urteotan. Enpresa barruan emakumeak ahalduntzearen aldeko apustu irmoaren adibide argia dira, eta ezinbestekoa da jarduera eremu guztietan hori nabarmentzea. Izan ere, ezin dezakegu ahaztu naturak dimorfismo sexuala eragin duela – bilakaeran oinarrizko alderdia–, eta dimorfismo orotan bezala, genero bakoitza gaitasun jakinetan trebatzen da. Horregatik, beharrezkoa da bi generoak kontuan izatea erabakiak hartzerakoan, arrakasta izan dezaten baldintza gisa.

           

Kontserbazio lanak

Urtero bezala, Gabonetan, ontzitxoa mugitzen duen gurdi autonomoan, Gabonetako izarra muntatzen da. Izar horri esker, gure erabiltzaileek urrutitik ikus dezakete txalupak itsasadarrean duen kokapena eta hurrengo ibilbidearen helmuga.

           

Eguneroko prebentzio lanaren ondorioz, mantentze laneko taldeak gaueko ordutegian lan egin behar izan du gurdian gurpil aldaketa batzuk egiteko.

164 L/M2 euri egin ditu, 35 egunetan.

Aurkezpena: Faktoria 4.7 eta RCE Baque Country Navarra.
Pasa den abenduaren 15ean Deustuko Unibertsitatean, 4.7 Faktoria Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako ezagutza kudeatzeko Iberoamerikako Plataformaren (GJH) aurkezpena egin zen. UN Etxea buru duen proiektuak hezkuntza berrikuntzatik eta ikaskuntza partekatutik eraldatu nahi du, hezkuntzarekin lotutako eragileek GJH hezkuntza politika, plan eta praktiken ardatz inspiratzaile gisa har dezaten erraztuta.
UN Etxearen eskutik, Regional Center of Expertise (RCE) aurkeztu zen Euskal Herrian, Nazio Batuen Unibertsitateko Iraunkortasunerako Ikasketa Aurreratuen Institutuaren onarpen ofiziala jaso ondoren.  RCEk Agenda 2030erako hezkuntzan erreferentziazko espazio eragile globaletako bat izan nahi du, gure Lur Planeta zaintzeko nahia partekatuta.Ekitaldian hainbat pertsona ospetsu izan ziren:
-Cecilia Barbieri, UNESCOren Munduko Herritartasunerako eta Bakerako Hezkuntza Ataleko burua.
-Daniel Alejandro Crespo Álvarez, Ekuadorko Hezkuntza ministrorde titularra.
-José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.
-Juan José Etxebarria, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea.

Tenperaturak altuegiak izan dira urtaro honetarako, eta zortzi egun baino gehiagotan 20 gradutik gorako tenperaturak izan dira.

      

Gabonak Bizkaia Zubian

Ohikoa den bezala, Bizkaia Zubiak parte hartu du Gabonetarako Getxoko erakusleihoen 32. lehiaketan, eta aurten berrikuntza bat egon da. Nahi izan zuten herritarrek parte hartu ahal izan zuten balkoiak edo leihoak apainduta. Berrikuntza hori herritarrek ere beren etxeak eta herriko kaleak edertzea sustatzeko helburua zuen.
Gainera, bizilagun bakoitzak nahi beste balkoi eta/edo leiho apaindi eta aurkeztu ahal zituen lehiaketan.
-Urtero bezala, abenduaren 24ko goizean, Olentzero bisitan dator Bizkaia Zubira, gozokiz beteta, eta harrera egiten die bere zain ilara gordetzen duten haurrei. Gutunak eman eta berarekin argazkiak egiten dituzte, baita Mari Domingirekin ere.

 

Gallo estropada- Hyundai- Abrako Itsas Kluba- Real Sporting Club

Pasa den abenduaren 17an, GALLO ESTROPADA-HYUNDAI bela txapelketa tradizionala izan zen. Lehiaketa horrekin itxi zen Abra Itsas Klubaren-Real Sporting Clubaren 2022ko egutegia. 70 gurutze ontzik Bizkaiko Zubi azpitik nabigatzerakoan sortzen duten irudia paregabea da, haize oihal handiak zabal-zabalik dituztela, eta Bilboko itsasadarraren alde bietan, bereziki, Portugaleten eta Areetan kokatzen diren zale ugariek argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dute. Aurten, Bizkaia Zubiak Abrako Itsas Klubarekin lankidetzan jardun du, urtarrilaren 9ra arte egongo den emakume estropadalarien argazki bilduma bat erakusteko espazioak lagatzeko.

X