Newsletterra laugarren hiruhilekoa 2022

130 urtez tradizioa berritzen eta pertsonak elkartzen
Berriak

Bizkaiko Ondarearen Jardunaldiak – “Ondare jasangarria”
27.630 bidaia egin ditu ontzitxoak 2022ko azken hiruhilekoan. |
Argazkigintza: Asier Gómez

Jardunaldiarekin hasteko “Bizkia Zubiaren platinozko ezteiak“ liburuaren aurkezpena egin zuen Bizkaia Zubiak, Marta Uriarte eta Javier Goitiaren parte-hartzearekin. Ondoren, Lander Arteche sarearen eta azpiegitura elektrikoen iraganaz eta etorkizunaz mintzatu zen, eta amaitzeko, Petronorreko Manu Nuñezek Etorkizuneko irtenbide energetiko berrien berri eman zigun. Amaitzeko, mahainguru alai bat egin genuen, eta bertan egindako galderei erantzun genien.



1.290 itsasontzi igaro dira itsasadarretik.

Kontserbazio lanak
Urtero bezala, Gabonetan, ontzitxoa mugitzen duen gurdi autonomoan, Gabonetako izarra muntatzen da. Izar horri esker, gure erabiltzaileek urrutitik ikus dezakete txalupak itsasadarrean duen kokapena eta hurrengo ibilbidearen helmuga.
Eguneroko prebentzio lanaren ondorioz, mantentze laneko taldeak gaueko ordutegian lan egin behar izan du gurdian gurpil aldaketa batzuk egiteko.
164 L/M2 euri egin ditu, 35 egunetan.
-Cecilia Barbieri, UNESCOren Munduko Herritartasunerako eta Bakerako Hezkuntza Ataleko burua.
-Daniel Alejandro Crespo Álvarez, Ekuadorko Hezkuntza ministrorde titularra.
-José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.
-Juan José Etxebarria, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea.
Tenperaturak altuegiak izan dira urtaro honetarako, eta zortzi egun baino gehiagotan 20 gradutik gorako tenperaturak izan dira.
Gabonak Bizkaia Zubian
Ohikoa den bezala, Bizkaia Zubiak parte hartu du Gabonetarako Getxoko erakusleihoen 32. lehiaketan, eta aurten berrikuntza bat egon da. Nahi izan zuten herritarrek parte hartu ahal izan zuten balkoiak edo leihoak apainduta. Berrikuntza hori herritarrek ere beren etxeak eta herriko kaleak edertzea sustatzeko helburua zuen.
Gainera, bizilagun bakoitzak nahi beste balkoi eta/edo leiho apaindi eta aurkeztu ahal zituen lehiaketan.
-Urtero bezala, abenduaren 24ko goizean, Olentzero bisitan dator Bizkaia Zubira, gozokiz beteta, eta harrera egiten die bere zain ilara gordetzen duten haurrei. Gutunak eman eta berarekin argazkiak egiten dituzte, baita Mari Domingirekin ere.
Gallo estropada- Hyundai- Abrako Itsas Kluba- Real Sporting Club
Pasa den abenduaren 17an, GALLO ESTROPADA-HYUNDAI bela txapelketa tradizionala izan zen. Lehiaketa horrekin itxi zen Abra Itsas Klubaren-Real Sporting Clubaren 2022ko egutegia. 70 gurutze ontzik Bizkaiko Zubi azpitik nabigatzerakoan sortzen duten irudia paregabea da, haize oihal handiak zabal-zabalik dituztela, eta Bilboko itsasadarraren alde bietan, bereziki, Portugaleten eta Areetan kokatzen diren zale ugariek argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dute. Aurten, Bizkaia Zubiak Abrako Itsas Klubarekin lankidetzan jardun du, urtarrilaren 9ra arte egongo den emakume estropadalarien argazki bilduma bat erakusteko espazioak lagatzeko.
