LEGE OHARRA

www.puente-colgante.com” webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektuala EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietatearena da. EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietateak ahalmena du edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko eta eguneratzeko bere webguneko informazioa edo haren konfigurazioa edo aurkezpena. EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietateak ez du bermatzen akatsik ez dagoela webgunerako sarbidean eta webguneko edukian, ezta edukia behar bezala eguneratuta dagoela ere. Dena den, beharrezko ahaleginak egingo ditu akatsak saihesteko eta, hala badagokio, horiek konpontzeko edo eguneratzeko, ahal bezain azkar. Webgunerako sarbidea eta bertan jasotako informazioaren balizko erabilera egilearen erantzukizuna dira, ez beste inorena. EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietatea ez da izango sarbide horretatik edo informazio-erabilera horretatik eratorri daitekeen ezein ondorioren, kalteren edo galeraren erantzule, salbu eta bere eskuduntzetan zorrotz aritzean bete behar dituen legezko xedapenak aplikatzetik eratorritako jarduketen kasuan. EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietateak ez du bere gain hartzen webgunean agertzen diren hirugarrenen esteketako konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizuna. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietatearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan sortutako kalteek eta galerek berekin ekarriko dute legez dagozkien jarduketak hastea, eta, hala badagokio, berekin ekarriko dituzte jarduketa horietatik eratorritako erantzukizunak.

DATUEN BABESA

Interesdunak emandako datu guztiak soilik erabiliko dira prozeduretan eta jarduketetan aurreikusitako helburuetarako. Aipatutako datuak ezingo dira inola ere prozesatu edo hirugarrenei laga interesdunaren berariazko baimenik gabe, salbu eta 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 13koaren, Datu Pertsonalak Babestekoaren, 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako kasuetan (BOE 298 zk., 1999ko abenduaren 14koa). Aipatutako 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz, erabilitako datuen jabeak edozein unetan erabili ahal izango du datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubidea, legeak zehaztutako moduan.

IDENTIFIKAZIOA

EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA SL sozietatea, B-48791818 IFZ duena, Bizkaiko merkataritza erregistroan inskribatuta dago, 3304 liburukian, 59 folioan, 1 inskripzioan, BI-15153 orrialdean.