{"id":32022,"date":"2022-07-01T11:28:29","date_gmt":"2022-07-01T09:28:29","guid":{"rendered":"https:\/\/puente-colgante.com\/iv-bizkaia-zubiko-pintura-azkarraren-lehiaketaren-oinarriak\/"},"modified":"2022-07-01T11:28:29","modified_gmt":"2022-07-01T09:28:29","slug":"iv-bizkaia-zubiko-pintura-azkarraren-lehiaketaren-oinarriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/puente-colgante.com\/en\/iv-bizkaia-zubiko-pintura-azkarraren-lehiaketaren-oinarriak\/","title":{"rendered":"IV. Bizkaia Zubiko Pintura Azkarraren lehiaketaren oinarriak"},"content":{"rendered":"
[vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n
\u201cDatorren 50 urteetan: Munduko Ondarea erresilientzia, gizatasun eta berrikuntza iturria izango da etorkizuneko belaunaldientzat\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n Parte hartzaileak:<\/strong><\/p>\n Hamazortzi urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, nazionalitatea edozein dela ere.<\/p>\n Gaia, teknika eta euskarria<\/strong><\/p>\n 2022an Munduko Ondarearen Konbentzioaren 50. urteurrena ospatuko da. UNESCOk hurrengo leloa aukeratu du: \u201cDatorren 50 urteetan: Munduko Ondarea erresilientzia, gizatasun eta berrikuntza iturria izango da etorkizuneko belaunaldientzat\u201d.<\/strong> Horrekin bat eginda, uste dugu egokia dela IV. Pintura Azkarraren lehiaketa deitzea Konbentzioaren 50. urteurrena ospatzeko. Gaiari dagokionez, Gizateriaren Erresilientzia eta Berrikuntzaren eta Bizkaia Zubiaren etorkizunaren proiekzioaren balio horiek hobekien islatzen dituzten arte-adierazpenak nabarmendu behar dira; iragana, oraina eta etorkizuna, guztion artean partekatzeko ondarea.<\/p>\n Konposizioa (obran irudikatutako motiboa edo motiboak egituratzean izandako arrakasta), sormena (berritasuna: egileak aukeratutako formak bere lana paregabe egiten duen bereizgarri bat edukitzea), originaltasuna (erreproduzitu gabeko lana izatea) eta kromatismoa (aukeratutako kolore sortan eta horien erabileran izandako arrakasta) baloratuko dira, zerbitzu balioak, osagai soziala, sormena eta etorkizunerako proiekzioa nabarmentzen dituena. Azken batean, paisaiaren balorizazioa, enkoadraketen originaltasuna, irudien eta beraien inguruaren ikusgarritasuna. Guzti hori, artistaren askatasun eta sormenaren baitan.<\/p>\n Lanak kalean gauzatu beharko dira modu naturalean, eta nahi diren teknika eta estiloa aukeratu ahal izango dira.<\/p>\n Beharrezko material guztiak parte hartzaileak ekarri beharko ditu, lana erakusteko astoa barne.<\/p>\n Margotuko den euskarria zurruna izango da, baita paperean egindako lanen kasuan ere.\u00a0Gutxieneko neurria 50 cm-koa izango da alderik laburrenean, eta gehieneko neurria 120 cm-koa izango da alderik luzeenean. Azalak leuna izan behar du.<\/p>\n Euskarrian atzealderako kolore inprimazioak baimenduta egongo dira, baina lanean ez dira aurretiko marrazki, zirriborro edo antzeko seinalerik onartuko.<\/p>\n Lanak ezingo dira izenpetu epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.<\/p>\n