';

Jatorrizko diseinatzailea

Martín Alberto de Palacio y Elissague

Jatorrisko diseinatzailea

Bizkaia Zubi Handia Alberto de Palacio y Elissaguek diseinatu zuen. Zalantzarik gabe profesional aparta eta bere garaiko egiazko eruditu bat izan zen.

Haurtzaroa gurasoen galera goiztiarrak markatu zion. Inguruabar horrek eragin erabakigarria izango zuen harengan. Gazte-gaztetatik Portugaleten bizi izan zen, Epaltza Etxean. Une hartatik, aparteko ikasle bezala nabarmentzen hasi zen.

1882an, Arkitekturan lizentziatu zen, Bartzelonako Arkitektura Eskolan, eta Klaustroaren erabakiz promozioko lehena izan zen, eta amaierako azterketa egin beharrik gabe. Ikasketa horiek amaituta, Parisera joan zen, eta bertan hainbat diziplina ikasi zituen: ingeniaritza, matematika, astronomia eta medikuntza, besteak beste.

1883an, Leonor de Arana  Iturribarria andrearekin ezkondu zen, Bilboko antzinako familia aberats baten alaba. Ezkontza horretatik, lau seme-alaba jaio ziren, hiru gizonezko eta emakumezko bat, zeina jaio eta hilabete gutxira hil baitzen.

Haren obra eta proiektuak ugari izan ziren, edonola ere berrikuntzaren izendatzaile komunarekin. 1883-1884 aldian, Madrilgo El Retiro Parkeko Kristalezko Jauregia egin zuen, Ricardo Velázquez Boscorekin batera. Obra horretan, garai hartarako berritzaileak ziren teknikak aplikatu zituen; besteak beste, burdinurtuzko alboko arku-multzoak eta estalkirako beirazko bobedak, eta emaitza harrigarriak lortu zituen.

Handik  gutxira, bere obra preziatuena aztertzen hasiko zen: Palacio Zubi Transbordadorea. Proiektu horrek Bizkaia Zubian gorpuztu zen amaieran, bere generoko lehena munduan.

On Albertok Bere bizitzan zehar, obra proiektuen, azterlanen eta asmakarien kopuru handia egingo zuen, bere jakin-nahiaren, prestakuntza sendo eta zabalaren, izpiritu berritzailearen eta jeinutasunaren lekukotasuna ematen dutenak. Izan ere, gure artean bizirik dirau gizon handi haren lanak.

Lanen zuzendaritzaren lan latza bere garaiko laguntzaile eta eraikitzaile nabarmen baten esku utzi zuen: Ferdinand Arnodin.

Arnodinek, Bizkaia Zubiaren eraikuntzan hartu zuen eskarmentuari esker, eta Alberto de Palacioren konpainiak eman zion baimenarekin, hurrengo urteetan mundu osoan zehar eraikiko ziren zenbait zubi transbordadoreren eraikuntzan parte hartuko zuen, era batera edo bestera.

X