Unite4Heritage kanpainaren zabalkundea

Egun on,

 

UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroa UNESCOk abiarazitako mundu-kanpaina hedatzen ari da, #Unite4Heritage kanpaina, hain zuzen ere.

 

Mundu mailako mugimendu bat da, eta kultura-ondarea eta kultura-aniztasuna mundu osoan goresteko eta babesteko helburua duena. Duela gutxi ondareak inoiz ez bezala jasandako erasoari erantzuteko, kanpainak pertsona guztiei dei egiten die, estremismoari eta erradikalizazioari aurre egiteko eta munduari aberastasuna eta dinamismoa ematen dizkioten leku, objektu eta tradizio kulturalak goresteko.

UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroan dibulgaziozko 3 bideo sortu ditugu, kanpaina hori babesteko eta hedatzeko:

lehena orokorra da, eta kultura-ondarearen babestea baliotsua eta garrantzitsua dela adierazten digu.

bigarrenak, berriz, Donostiako Ontzi Museoko zuzendariari egindako elkarrizketa bat erakusten digu.

hirugarrenean, azkenik, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zuzendariari egindako elkarrizketa bat azaltzen da.

Eskertuko genizuke bideo horiek zure kultura-komunitatean zabaltzea eta, horretaz gain, #Unite4Heritage kanpainaren bitartez bultzatutako ekintzaren batean edo gehiagotan parte hartzea.

AVISO

Parada Temporal del Servicio Día 11 de Abril

Mañana día 11 por motivo de la Gabarra el servicio del puente se verá interrumpido de 16:15 a 17:30.