ARGAZKI ERAKUSKETA. Bidaiak ondarean barrena: aurkitu, babestu, transmititu

Bizkaia zubia.

Urriak 2 - Azaroak 5

 

 Inaugurazioa: Urriak 2, 12:30etan

                   (Getxoko aldea)

UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak, Bizkaia Zubiarekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, euskal gizarteari hurbildu nahi izan dizkio munduko kultura-ondarearen adibide batzuk, munduko kultura-aniztasuna eta bizikidetza baketsua sustatzeko elementu gisa duten eginkizuna sinbolizatzen dutenak.

Erakusketan, agerian jartzen da, eskuragarri dauden lizentzia libreko irudiak erabiliz, zeinen hauskorra den gure kultura-ondare komuna, bere forma guztietan. Irudi horiek hainbat lekutan egon dira ikusgai, hala nola museoetan eta artxiboetan. Orobat egon dira ikusgai publiko orokorrarentzat Wikimedia Commonsen (Wikipediaren webgunean).

#UNITE4HERITAGE