';

Espazioen alokairua

Zubiaren terrazetan eta pasabidean neurrirako programak antolatu ahal izango dira, aurretik kontsultatzen bazaigu, baita harrera jaiak edo koktelak ere. Terrazak eta pasabidea kanpoko erakusketetarako alokatzen ditugu eta ospakizun berezietarako. Terrazetarako karpak alokatzeko posibilitatea dago.

Publizitate-espazioak ditugu, ontxitxo barruan eta kanpoan, erakusleihoak eta Oppi-ak adibidez; baina, gainera, eguneko 24 orduetan zehar ikus daitekeen barruko TB kanal bat ere badugu.

ERAKUSKETA

Bisita ezazu Bizkaia Zubiko gure pasarela eta bertatik ikus daitekeen itsasadarraren bi ertzen ikuspegi panoramiko harrigarriak liluratu egingo zaitu. Bilboko industriaren gorakadako gure elementu industrialak miretsi ahalko dituzu bertatik, eta Euskadiko zubi ospetsuenari buruz gure audiogidek kontatzen dituzten istorioekin gozatuko duzu.

MUPIAK ETA ERAKUSLEHIOAK

Erabil itzazu gure publizitate kartelak eta erakusleihoak zure negozioa iragartzeko eta erakusteko. Zure produktuak ikusgai jartzeko toki hoberik ez duzu aurkituko.

TERRAZAK

Itsasadarraren gainean kokatutako aire zabaleko lau terrazek aukera perfektua osatzen dute ospatu nahi duzun edozein ekitaldi bertan egiteko.

PASARELA

Eguzkia Getxo eta Portugalete gainean sartzen ari denean, eta zeruertzeko muga bi udalerrietako argiekin argitzen denean, Bizkaia Zubi gaineko pasarela agertoki magikoa bihurtzen da afari dotore bat, harrera ekitaldi bat edo ospakizun pribatu bat hartzeko.

Kokaleku bikaina du, Bilboko itsasadarretik 50 metrora, eta handik gonbidatuek panoramika izugarriaz gozatzeko aukera izango dute.

Mahaiak modu erakargarrian banatuta, harrera-ekitaldi sofistikatuak, entretenimendua, argiak eta loreak… aukera horiek guztiak balia daitezke edozein beharrizanetara egokitutako ekitaldi dotoreak antolatzeko.

ONTZITXOA

BIZKAIA ZUBIAN IRAGAR ZAITEZ

X