';

Bisitak

Luis de Castresanak ezin hobe azaltzen zuen moduan, “Bilbo definitzeko irudi bat, paisaia bat hautatu beharko banu, San Antongo zubia aukeratuko nuke, hiribilduaren sorrerako bihotzaren alboan, hain zuzen ere. Euskadi definitzeko irudi bat aukeratu beharko banu, orduan Gernikako Arbola eta Batzarretxearena hautatuko nuke. Eta Bizkaia irudikatu beharko banu, zalantza izpirik gabe, Portugalete – Areetako transbordadorearen ingeniaritza geografia liraina aukeratuko nuke, dagoeneko gure zubi esekia izango dena, betirako, harroa, herriarena eta kutuna.”

Bizkaia Zubiak, Alberto de Palacio jaunaren maisulanak, bisitari guztiak liluratzen ditu, ibaiaren estuarioan gehigarri ikusgarria delako, estetikoki atsegina eta, gainera, sormen teknikoaren adierazpen bikaina, formaren eta betebeharraren arteko harreman erabat perfektua islatuz. Beste era batera esanda, obra harrigarria da, edertasuna, estetika eta funtzionaltasuna bikain uztartzen dituena.

Bisitari ekiteko, Alberto de Palacio jaunaren inaugurazio eguneko diskurtsoa bera baino sarrera hoberik ez dago: “Zientziaren, gizartearen, ezezagunaren zailtasunen kontra borrokatu naiz, eta nire obra bukatuta ikusi dudanean, herritar xumeen begietara sentipen bat zen nire obra hau, mekanikaren aurrean atrebentzia zena, enpresa sozialen aurrean ausarkeria, burtsa negozioetan erokeria, eta egilearen gaztetasuna ikusita harrokeria keinu bat zen nire obra bukatuta ikusi dudan unean, nire ezpainak zezeldu ditut eta ez naiz gai nire bihotzean sentitzen dudan zintzotasuna hitzez adierazteko, aholkuak emanez lagundu nauten ingeniari ospetsuei, zailtasunak pairatzeko tinkotasuna izan duen gizarteari, Bilbo hiriari, ekiteko aparta bezain zentzuduna izan baita itxaroteko, Espainiako floroi ederra bihurtuko dena bertako ekimen kolektibo zein indibidualengatik”.

Hedabideetan, garraiobide berria laudorio ugariz deskribatu zen, baina denen gainetik uztailaren 29an Francisco Ruiz de la Peñak argitaratutakoa nabarmendu behar da; hona hemen: “Dagoen tokitik distantzia laburrera izanik, eta itsasadarraren ardatzetik, zubi altua begiesterakoan bat-batean koliseo handi batera telegarraiatu nautela sentitzen dut.”

Zubia, berez, obra harrigarria da, baina are harrigarriagoa da 45 metroko altuerako oinezkoen pasarelara sartzea, igogailu panoramikoen bitartez; bertatik, Bizkaiko ikuspegi izugarriaz gozatzeaz gain, argi ikus daiteke nola funtzionatzen duten ontzitxoak, gurdiak, penduluek, motorrek, eta abar.

Pasarelan zubiaren historia kontatzen duen megafonia dago, zenbait hizkuntzatan. Bizkaia Zubia gida aditu batekin bisita daiteke; horri esker, bisitak esperientzia ahaztezin bihurtzen dira, emozioz betetakoak 45 metroko altueran.

Taldeentzat erreserbak egiteko galdetu ezazu Harremanetarako – Erreserbak atalean.

X